Amazigera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berberera» orritik birbideratua)
Amazigera, berberera
Berbere hizkuntzen hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMaroko eta Aljeria batez ere; hizkuntza komunitate txikiak: Tunisia, Libia, Egipto, Mauritania, Melilla, Niger eta Mali
Hiztunak42 milioi
EskualdeaIparraldeko Afrika
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua, hizkuntza isolatzailea eta hizkuntza fusionatzailea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2ber
Glottologberb1260
Linguasphere10
Linguist Listberb
IETFber

Amazigera[1] edo berberera[2] (jatorrizko izena: tamaziɣt, ⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ) berbereek darabiltzaten afroasiar hizkuntza kamitikoei ematen zaien izena da.

Hizkuntzaren izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza izendatzeko, berberera ohiko forma da. Izena, hala ere, arabieraren hiztunek berbereen hizkuntza gutxiesteko erabiltzen zuten: "ber ber egiten dutenak" ("hitz egiten ez dakitenak") haren jatorria baita. Hala ere, egun tamazight ere erabiltzen da, amazigek beren hizkuntzari ematen dioten izena, alegia, edo, euskarara egokituta, amazigera. Tamazight amazigh hitzaren femeninoa da (amazigeraz, izenari t-...-t erantsiz, femenino bihurtzen da), arabieraz bezala, amazigeraz hizkuntzek genero gramatikal femeninoak dutelako.

Berberera Marokon eta Aljerian (Kabilia eskualdea) hitz egiten da batik bat, baina Tunisia, Libia, Egipto, Mali, Mauritania, Melilla (Espainia) eta Nigerren ere hizkuntza komunitate txikiagoak ditu. Antzinatean, arabiera Afrika iparraldera iritsi aurretik, kontinenteko iparralde guztian mintzatzen zen, baita Kanarietan ere (guantxea).

Estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marokon eta Aljerian ofiziala da; Malin eta Nigerren, hizkuntza nazionala; eta Libian, eskualdekoa.

Independentziaren ondoren, Magrebeko herrialde guztiek arabiartze politika egin zuten, hein batean frantsesa beren hezkuntza eta alfabetatze hizkuntza nagusi posizio kolonialetik aldentzea helburu zuena. Politika horren menpe, amazigera hizkuntzen erabilera zapaldu edo debekatu egin zen. Marokon eta Aljerian —batez ere Kabiliaberberek horren kontra egin zuten eta hizkuntza ofizializatzea eta zenbait ikastetxetan sartzea lortu zuten.

2011ko Marokoko konstituzioak amazigera hizkuntza ofizial bihurtu zuen, arabierarekin batera. Marokok hizkuntza aldetik lehian dauden hainbat hizkuntza dituen herrialdea da, besteak beste, frantsesa, arabiera estandar modernoa, marokoar arabiera eta amazigera. Arabiar estandar modernoaren estatusa handitu ahala, gizonezkoen eta hizkuntzaren arteko harremana ere handitu zen, baita emakumezkoen eta amazigeraren arteko harremana ere. Emakumeak amazigera hizkuntzaren eramaile nagusiak bihurtu ziren, herrialdeko estatus baxuko hizkuntza gisa[3].

2011ko ekainaren 17an, Mohammed VI.a erregeak konstituzio erreforma berriaren hitzaldian iragarri zuen amazigera Marokoko hizkuntza ofiziala bihurtu zela, arabierarekin batera, eta etorkizunean administrazio guztietan erabiliko zela[4].

2012ko apirilaren 30ean, Fatima Chahou, ezizena Tabaamrant, Marokoko Ordezkarien Ganberako kidea eta kantari ohia, Marokoko Parlamentuan amazigera erabili zuen lehen pertsona izan zen.

Aljeriak 2002an aitortu zuen amazigera hizkuntza nazional gisa[5], baina ez ofizial gisa. Hala ere, 2016ko otsailaren 7an, Aljeriako parlamentuak berbere hizkuntzen ofizialtasuna aitortu zuen. [6] [7] Libian ez du ofizialtasunik: azkenik, Malin eta Nigerren, partzialki tuareg hizkuntzetan irakasten duten eskola batzuk daude.

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STOP seinalea arabieraz eta amazigeraz.

Egun, bereber hizkuntzetan hiru idazketa sistema daude: neo-tifinagh-a, latindarra eta arabiarra. Hein batean, idazketa sistemaren aukeraketa politikoa da, askotan ideologikoki egiten baita bataren edo bestearen alde.[8]

Amazigeraren aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazigera, egun, bata bestetik urrun eta hainbat lurraldetan banaturik dauden zenbait hizkuntz komunitatek erabiltzen dute. Sakabanaketa horren eraginez, lau aldaera nagusiok ditu, hiztun kopuru hauekin (Hayward 2000: 76):

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berber hizkuntzak silabako nukleorik behar ez duen egitura fonologikoa dute. Kontsonanteen multzoari dagokionez, barietatearen araberakoa da eta ez dago adituen arteko adostasunik. O. Ouakrim-ek inbentario hau proposatu du, soinuen ezaugarri fonetikoen neurri enpirikoetan oinarrituta:[9]

Ezpainbikari Hortzeko Albeolar Pst. Alb Sabaikari Belar Ubular Faringeko Glotal
Inplosibo - / b t / d k / g q / -
Koartikulatu tˁ / dˁ

.

sˁ / zˁ - / ʒˁ kʷ / gʷ

xʷ / -

qʷ / -

- / ʁʷ

Igurzkari - / f s / z ʃ / ʒ x / - - / ʁ ħ / ʕ - / ɦ
Sudurkari m n
Hurbilkari l, ɾ j w

Kontsonante koartikulatuetan, / ʷ / zeinuak kontsonante ezpainbikarituak adierazten ditu, eta / ˁ / zeinuak laringizatutako kontsonanteak adierazten ditu. Aurreko kontrasteez gain, kontsonante batek artikulazio "tentsoa" eta "lausoa" izan dezake (tradizioz, konsonante bikoitzak edo "geminatuak" gisa idazten dira).

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berbererazko erroak, Afroasiako beste hizkuntzetan bezala, "hezurdura" konsonantiko finko batez osatuta daude, eta bertan txertatzen diren bokalei esker forma jokatu desberdinak lor daitezke, izenetan eta aditzetan. Artizkiak gehitzeko prozedura morfologiko hori, beste hizkuntz familia batzuetan arraroa dena, aurrizki eta atzizki ugari gehituta ere osatzen da. Erro gehienek bizpahiru kontsonante dituzte, baina 1 eta 4 kontsonantedunak ere badira. Morfologikoki ere, ohikoa izaten da kontsonante bat ahultzea edo indartzea, prozedura morfologiko gisa.

Izenean, genero gramatikalak bereizten dira bi balore posiblerekin: maskulinoa eta femeninoa. Izen maskulinoak maiz bokal batekin hasten dira; genero femeninoa -t atzizkiaz edo t- aurrizkiaz markatzen da, edo biekin batera t -...- t ingurizkiaz. Hizkuntza indoeuroparrek ez bezala, aditzek markak dituzte, subjektuaren generoa ere adierazteko.

Izenen deklinabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berber hizkuntzek genero gramatikala dute, atzizkiz edo bokal-aldaketez markatzen dena. Antzeko prozedurez markatzen da pluraltasuna. Taula honek generoaren eta pluraltasunaren deklinabidearen ohio formak erakusten ditu:

GLOSA maskulino

singular

maskulino

plural

femenino

singular

femenino

plural

'hori' (kolorea) awaraɣ iwaraɣen tawaraɣt tiwaraɣin
'handi' ameqqran imeqqranen tameqqrant timeqqranin
'txiki' amezˁyan imezˁyanen tamezˁyant timezˁyanin
'luze' azegral izegralen tazegralt tizegralin
'hotz' asˁemmadˁ isˁemmadˁen tasˁemmadˁt tisˁemmadˁin

Taulan hizkuntza afroasiarren ezaugarri tipiko bat ikus dezakegu: t- / -t hizkiak femeninoaren marka dira.

Aditzak jokatzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-k atzizkia bigarren pertsonaren marka gisa erabiltzen da. Halaber, bide asko erabiltzen dira: pluraltasuna aurrizkiaen, atzizkien edota barruko patroi bokalikoen bitartez ere adieraz daiteke.

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berber hizkuntzek VSO moduko osagaiak dituzte, nahiz eta SVO ere aurki daitekeen. Hizkuntzak nukleo markatu baino joera handiagoa du osagarria edo adjuntua markatzeko. Preposizioak ditu. Izan ere, bitxia da hitz bat beste hitz baten menpean dagoela adierazteko partikula bat edo "atxikitze egoeraren" forma morfologiko berezi bat egotea. Hori oso nabaria da, adibidez, subjektua aditzaren atzetik datorrenean:

(1a) War teqqar twessart ca i ḥad (Ez esan atso zerbait norbaiti) 'Atsoak ez dio inori ezer esaten'
(1b) Tawessart war teqqar ca i ḥad (Atso ez esan zerbait norbaiti) 'Atsoak ez dio inori ezer esaten'

Aurreko bi esaldietan, "atso" hitzak forma desberdinak hartzen ditu, aditzaren ondoan dagoen edo ez kontuan hartuta.

Lexikoaren aldaketak aldaeren artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela esaten dira zenbakiak aldaera batzuetan:

GLOSA Kanarietakoa Berberera
septent.
Berberera
tuareg
Berberera
zenaga
Berberera
ghadam
PROTO-
BERBERERA
'1' *wən *iggən *iyːən (nʌy)yu n yuːn *iwan
'2' *ɬin- *siːn *əsːin ʃin(ʌn) sən *sin-
(<*θin-?)
'3' *amiay *qrɑdˤ *kɐrɑdˤ ka a- kaːrəd *krad
'4' *akod *kuzˤ *əkːuzˤ akku- aqquz *ak-kuzˤ
'5' *sɨmus- *səmːus *səmːus ʃʌmmuʃ semːəs *səmːus
'6' *se- *sdˤis *sədˤis ʃuiʃ suz *sudˤis
'7' *sa- *sa *əsːa iʃʃʌh saː *i-sa
'8' *tam(a) *tˤam *ətːɑm ittʌm taːm *i-tam
'9' *aldamɑraw *tzˤa *təzˤa tuah təsuː *tuzˤa
'10' *mɑraw(a) *maraw *mǎrɑw mʌrʌɡ maraw *maraw

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HAYWARD, R. J. (2000): “Afroasiatic”, in HEINE, B. i D. Nurse (2000): African languages. An introduction, Cambridge: Cambridge University Press, 74-98 orr.
  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. Hiztegi Batua, Euskaltzaindia. Eskuratze data: 2011-03-17.
  3. Sadiqi, F. (2007). The Role of Moroccan Women in Preserving Amazigh Language and Culture. Museum International,59(4), 26-33. doi:10.1111/j.1468-0033.2007.00620.x
  4. "Archived copy". Archived from the original on June 22, 2011. Retrieved June 20, 2011.
  5. (in French) – « Loi n° 02-03 portent révision constitutionnelle », adopted on April 10, 2002, allotting in particular to "Tamazight" the status of national language.
  6. "Archived copy" (PDF). Archived from the original (PDF) on 2016-05-22. Retrieved 2016-01-06
  7. "Algeria reinstates term limit and recognises Berber language". 7 February 2016 – via www.bbc.co.uk.
  8. Garabide. «Amazigha» Garabide (Noiz kontsultatua: 2019-02-13).
  9. Omar., Ouakrim,. (1995). Fonética y fonología del bereber. Universitat Autònoma de Barcelona, Servei de Publicacions ISBN 844900280X. PMC 34212447. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]