Berchtesgadener Land
Berchtesgadener Land, (bavarieraz Landkroas Berchtsgoana Land)Alemaniako Bavaria estatuko barruti bat da, hego-ekialdeko puntan dagoena, Austriarekiko mugan. Bavaria Garaia eskualdeari dagokio. Hiriburua Bad Reichenhall da, baina herri ezagunena Berchtesgaden
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Barrutiaren iparraldea nahiko laua da, baina hegoaldean Bavariar Alpeak daude. Salzach ibaiak banatzen ditu eremu biak.
Historia [aldatu]
Erdi Arotik aurrera ingurune hau Bavariaren esku egon da. XI mendean mendiko herrixkak sortzen hasi ziren, guztien artean Berchtesgaden gailendu zelarik.
1972an eratu zen gaur egungo barrutia, Berchtesgaden, Bad Reichenhall eta Laufen elkartzean.
Turismoa [aldatu]
Paisaia natural ikusgarriak daude barruti honetan eta hauen lekuko da Berchtesgadengo Parke Naturala, Berchtesgadengo Alpetan dagoena. Oso famatua da barnean dagoen Königssee aintzira.
Herriak eta udalerriak [aldatu]
Barruti hau, 3 herriz eta 12 udalerriz osatua dago. Honako hauek:
Herriak
Udalerriak
