Berenize Sira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berenize Syra» orritik birbideratua)
Berenize Sira
Ptolomeotar dinastiako printzesa

280 (egutegi gregorianoa) - 246 (egutegi gregorianoa)
Seleukotar Inperioako Erregina ezkontidea

249 (egutegi gregorianoa) - 246 (egutegi gregorianoa)
Bizitza
JaiotzaAlexandriaK.a. 280
HerrialdeaAntzinako Egipto
Seleukotar Inperioa
HeriotzaAntiokia Oronteskoa, K.a. 246 ( urte)
Familia
AitaPtolomeo II.a Filadelfoa
AmaArsinoe I.a
Ezkontidea(k)Antioko II.a Theos
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Berenize Sira (Alexandria, K.a. 280Antiokia, K.a. 246, Egiptoko printzesa eta antzinako Siriako erregina ezkontidea izan zen, Antioko II.a Theos seleuzidar erregearen emaztea. Ptolomeo II.a Filadelfoa eta honen lehen emaztea izan zen Arsinoe I.a traziar printzesaren alaba izan zen.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeotar dinastia eta seleuzidarren artean, K.a. 249an sinatutako bake itun baten zati bezala, Bigarren gerra Siriarrarekin amaitzeko, Berenize, K.a. 261ean, Antioko II.a Theos erregearekin ezkondu zen, itunean hitzartutako baldintzen arabera, bere aurreko emaztea izan zen Laodize I.ataz dibortziatu zena eta oinordekotza eskubideak, Berenizeren semeari eman zizkiona, Siria hegoaldearen jabetzaren truke. Horregatik, "Ezkon ordainaren eramalea" ezizena jaso zuen. Ptolomeok, pertsonalki lagundu zuen bere alaba Pelusiora, eta Apoloniok, Antiokoren ministroak, Sidonera eraman zuen, non Siriako erregeak hartu zuen.

Oinordekotza gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo K.a. 246an hil zenean, Antioko II.a, berriz, bere lehen emaztea izan zen Laodize I.arekin ezkondu zen. Siriako erregea, handik gutxira hil zen, Efeson, pozoitua, uste denez. Laodizek eta bere aldekoek, Berenizeren semea oinordekotzatik kendu eta, oinordeko bezala, Seleuko II.a izendatu zuen. Lekuko batzuen arabera, testamentua benetakoa zen, baina erregea mozkortuta zegoenean sinatutakoa. Berenize erreginak, Antiokian zegoena, bere semearen eskubideak defendatzea erabaki zuen (hau ere Seleuko deitua), eta Laodizeren aurkako gerra aldarrikatu zuen Soloia (Zilizia) konkistatuz bere armadarekin, bere anaia Ptolomeo III.ari laguntza eskatuz, baina biak, Berenize eta bere semea, Laodizeren aldekoak ziren Gennaios eta Ikadionek pozoituak izan ziren, Laodizek, honela, eskubide dinastikoak bere semearengana itzultzen zirela bermatuz. Ptolomeo III.ak, bere arrebaren hilketa mendekatu zuen Siria inbadituz, Laodize hilez eta lurraldea okupatuz K.a. 246 eta K.a. 244 bitartean, Hirugarren gerra Siriarra deritzonean.