Berezina
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Bielorrusia | |||||
| Luzera | 587 km | |||||
| Arroa | 24500 km² | |||||
| Emaria | ahoan: 145 m³/s | |||||
| Ibai ahoa | Dnieper | |||||
Berezina (bielorrusieraz: Бярэзіна, Biarezina; errusieraz: Березина, Berezina) Bielorrusiako ibaia da, Dnieperren adarra. 587 km luze da eta bere arroak 24.500 km² du. Berezinaren harana oso zingiratsua da. Ubide baten bitartez Mendebaldeko Dvinarekin loturik dago.
1912ko azaroan, Borisovetik hurbil, Berezinako gudua gertatu zen, Frantziako eta Errusiako armaden artean. Bertan Errusiatik erretiratzen ari zen Napoleonen armadak hil-zauritu asko izan zituen (36.000 inguru).