Bergara
Wikipedia(e)tik
|
Bergara |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Izen ofiziala | Bergara | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debagoiena |
||
| Alkatea | Agurne Barruso Lazkano (EAE-ANV) | ||
| Herritarra | bergarar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 75,97 km2 | ||
| Garaiera | 111-898 m. | ||
| Euskaldunak | %70,10 (2001) | ||
| Distantzia | 60 km. Donostiara | ||
| Postakodea | 20570 eta 20578 > 20580 |
||
| Biztanleria | 14.746 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 194,1 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1268 | ||
| www.bergara.net | |||
Bergara Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen udalerria da eta gaur egun (2008an) 14.746 biztanle ditu. Udalerriaren zabalera 75,97 km²-koa da.Deba ibaiak zeharkatzen du aldenik alden eta herriaren lurraldetasuna kontuan hartuta, Gipuzkoako herririk handienetarikoa da. Auzo ugariz osatua dago (Osintxu, Angiozar, Ubera, Basalgo, Elorregi...) eta etorkinen etorrerarekin, gero eta herri kosmopolitagoa da.
Bergara historikoki Debagoienako hiriburutzat hartu izan da, hainbat bide arteko lotunean kokatua baitago: kostaldea eta ordoki gaztelarra baita Gipuzkoa barrualdeko bide guztiak egiten baitute bat Bergaran. Bere kokapen estrategikoari esker, herri aberats eta handia izan da beti. XIX.-XX. mendeetatik aurrera industria sendoa nagusitu da Bergaran, ohialgintza eta metalurgia industria ugari baitaude bertan.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Ipar-mendebaldean Eibar; iparraldean Soraluze; ipar-ekialdean Azkoitia; ekialdean Antzuola; hego-ekialdean Oñati; hego-mendebaldean Arrasate; eta mendebaldean Elgeta.
[aldatu] Historia
- 1268an sortu zuten herria, Villanueva de Vergara izenarekin.
- 1629an Antzuola herritik banandu zen.
- 1764an "Euskalerriaren Adiskideen Elkartea" sortu zuten herrian, tartean Xabier Munibe Peñafloridako Kondea zegoela. Elkarte honek hartu zuen ordura arte jesuitek zeukaten ikastetxea.
- 1799an Mariaren Lagundiak neskatilentzako ikastetxea sortu zuen Espoloian.
- 1839ko abuztuaren 31n bertan gertatutako "Bergarako besarkada"ren bidez sinbolizatu zuten Lehen Gerra Karlistaren amaiera.
- 1846an San Antonioko Algodonera sortu zuten.
- 1888an trena Bergarara iritsi zen, Ferrocarriles Vascongados konpainiaren Durango-Zumarraga linearen barruan.
- XX. mendearen hasieran Labe Garaiak sortu zituzten, Arrasateko "Union Cerrajera"rekin batera.
- 1919ko irailaren 3an Anglo-Vasco-Navarro konpainiak Bergara-Gasteiz linea abiarazi zuen.
- 1927an Angiozar eta Ubera herrira batu ziren eta Elgetatik atera.
[aldatu] Auzoak
[aldatu] Ikustekoak
- Agarreko baserria eta garaia, monumentu-multzo izendapenaz sailkatutako Kultura Ondasuna[1].
- Ariznoako San Pedro Parrokia
- Aroztegi Etxea
- Arrese etxea
- Artekale 15eko etxea
- Artzamendi dorretxea
- Azkarate Marutegi Etxea
- Eduegi baserria
- Egino-Mallea Jauregia
- Epaitegia
- Errotalde Jauregia
- Gabiria dorrea
- Goenkaleko 3. etxea
- Irizar Jauregia
- Jauregi Etxea
- Moiua jauregia
- Olaso Dorrea
- Ondartza Dorrea
- Ozaeta jauregia
- San Martin Agirre Plaza
- San Migel baseliza
- Santa Katalina baseliza
- Santa Marina Parrokia
[aldatu] Kultura
- Musika: Jam aretoa.
- Bergarako Udal Musika Banda.
- Jardun euskara elkartea
[aldatu] Ekonomia
[aldatu] Jaiak
- Aratusteak.
- Pentekoste Jaiak.
- San Martzialgo Erromeria (ekainak 30).
- San Martin Agirre Jaiak (irailak 16).
- Erramu Zapatuko Feria.
- Elosuko Ganadu Feria (urriak 12).
[aldatu] Bergarar ezagunak
- Telesforo Aranzadi (1860 - 1945), zientzialaria.
- Luis Eleizalde (1878 - 1923), pedagogoa eta idazlea.
- Justo Garate (1900 - 1994), idazlea.
- Telesforo Monzon (1904 - 1981), idazle eta politikaria.
- Simon Arrieta Arostegi (1915-1969), margolaria.
- Jokin Inza (1924-2008), EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetakoa.
- Jesus Alberdi (1931 - 2008), bertsolaria.
- Jose Agustin Aranzabal "Gaztelu" (1946 - ), futbolaria.
- Juan Martin Elexpuru (1950 -), idazlea.
- Jose Maria Zezeaga (1962-), pilotaria.
- Mikel Laskurain (1965 -), aktorea.
- Agustin Aranzabal (1973 -), futbolaria.
- Edurne Azuara (1977 -), aktorea.
- Mireia Gabilondo (1965 -), aktorea.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
Bergarako Udalaren webgunea
Bergarako albisteak Goiena.net atarian
Bergarako euskara
Bergarari buruzko informazioa Serapio Mujikaren Geografía de Guipúzcoa klasikoan
| Gipuzkoako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidania-Goiatz • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |
||


