Marcelino Bergara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bergara I.a» orritik birbideratua)
Bergara I.a
Izen osoa: Marcelino Bergara Larralde
Jaiotza data: 1943ko maiatzaren 16a
Jaioterria: Nafarroa Garaia Etxalar, Nafarroa Garaia (Euskal Herria)
Heriotza data: 2010eko urriaren 10a (67 urte)
Heriotza herria: Gipuzkoa Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria
Debutatze pilotalekua: 1962ko azaroaren 3a
Erretiratze data: 1981

Marcelino Bergara Larralde, pilota arloan Bergara I.a deituraz ezaguna (1943ko maiatzaren 16a, Etxalar, Nafarroa Garaia - 2010eko urriaren 10a,[1] Donostia, Gipuzkoa) esku huskako pilotaria izan zen, aurrelaria. Etxalarko mutikoa (gaztelaniaz: el Mozo de Etxalar) ezizena ere jaso zuen. Salvador Bergara Larralde edo Bergara II.a pilotariaren anaia zen.

1962an Espainiako esku huskako buruz buruko txapelketa eta munduko binakako txapelketa irabazi zituen. Hasiera arrakastatsu haren ondoren, beste hainbat lorpen ere izan zituen: 1965ean, bigarren mailako lehenbiziko txapeldun nafarra bilakatu zen; Buruz Buruko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehenbiziko pilotari nafarra ere izan zen, txapelketa hori bederatzi aldiz jokatu zuen, bai eta behin finalerdietara heltzea lortu ere.

Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldun-ordea Tantoak Pilotalekua
1963 Elgea Bergara I.a 22-14 Astelena
1965 Bergara I.a Andueza III.a 22-17 Beotibar

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]