Bergen-Belsen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Alemaniako kontzentrazio-esparruari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Bergen (argipena).

Bergen-Belsen, Alemaniako Saxonia Beherea estatuan kokatutako kontzentrazio-esparru bat da.

Monumentua Bergen-Belseneko kontzentrazio esparruan
Kontzentrazio esparruaren askapena 1945eko apirilean. Gizonak eta emakumeak barrakoi batean pilatuta
"Giza Garbitegia" bezala ezaguna, antzinako ikuilu batean kokatua, askapenaren ondoren ospitale bihurtua. Bertan, mediku eta erizain alemaniar talde bat, Bergen-Belseneko gaixoak garbitzeaz eta zorriak kentzeaz arduratzen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergen-Belsen, 1936an eraiki zen, motordun indar armatuak prestatzeko erabiliko ziren Bergeneko kuartelak eraikiko zituzten 3.000 langileak bertan sartzeko. Wehrmachtak, 1939an, gerra presoentzako esparru bihurtu zuen, Stalag XI C (311) izena jasoz. Bertako lehen okupatzaileak soldadu frantziar eta belgikarrak izan ziren. 1941ean, nabarmen handitua izan zen Sobietar Batasuneko gerra presoak hartzeko. SS erakundeak, 1943an, kontzentrazio esparruaren zati handi baten ardura, bere kargu hartu zuen, kontzentrazio esparru nazi bat bihurtuz, bertan judutarrak sartu, eta aliatuek atxilotutako alemaniar hiritarrekin eta gerra presoekin balizko truke bat egiteko.

1944tik, Alemaniak mendebalderantz okupatutako herrialdeetatik (Belgika, Danimarka, Herbehereak) judutarrak sartzeko erabili zen, Polonian zeuden azken konponbideko deituriko kontzentrazio esparruetarantz bidean, baina, urte horren erdialde inguruan, Sobietar Batasunaren aurrerakadaren ondorioz, esparru hauetatik bertatik bidalitako judutarrak iritsi ziren.

Kontzentrazio esparrua ireki zenetik 1942ko udaberria arte, bertan 18.000 preso hil ziren.

Kontzentrazio esparrua, 1944-1945[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944tik eta 1945eko apirilak 14 arte, azken data honetan britainiarren 11. dibisio blindatuak askatu zuen arte, kontzentrazio esparruko baldintzak oso okerrera joan ziren. Pilaketak, bertara, beste kontzentrazio esparru batzuetatik ebakuatutako presoak eramatearekin batera okertua (heriotzaren martxak), eta presoei emandako tratuak, pertsona ugari hil zituen gosea, hotza eta gaixotasunen ondorioz, nagusiki tifus izurrite bategatik.

Britainiarrek kontzentrazio esparru hau askatu baino aste batzuk lehenago, bertan hil zen Anne Frank judutar herbeheretar gaztea, bere egunkarian idatzitako memoriengatik ospetsu egin zena, baita bere ahizpa nagusia zen Margot Frank ere, Anne baino egun bat lehenago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bergen-Belsen Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 52°45′28″N 9°54′28″E / 52.75778°N 9.90778°E / 52.75778; 9.90778