Berguedà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bergueda» orritik birbideratua)
Berguedà Katalunian

Berguedà Kataluniako iparraldean eta erdialdean dagoen eskualde zabala da, Bartzelonako probintzian, Lleidako probintziaren mugan. 1184.89 km2-ko azalera dauka eta 2009an 41.744 biztanle zituen (35.23 biz./km2).

Berga du herriburua.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde mugakideak iparraldean Cerdanya eta Ripollès ditu, hegoaldean Bages, ekialdean Osona eta berriro Ripollès eta mendebaldean Alt Urgell eta Solsonès.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita hamaika udalerrik osatzen dute, hauek izanda populatuenak:

  1. Berga: 16.596 biztanle (hiriburua).
  2. Gironella: 4.844.
  3. Puig-reig: 4.238.
  4. Bagà: 2.248.
  5. Avià: 2.108.
  6. Casserres: 1.599.
  7. Cercs: 1.331.
  8. La Pobla de Lillet: 1.322.
  9. Guardiola de Berguedà: 948.

Kultura ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sant Jaume de Frontanyà.
  • Ciment Asland-eko lantegia, Clot del Moro (Castellar de n'Hug).
  • El Palau edo Bagà-ko gaztelua.
  • Santa Maria de Serrateix-eko monasterioa.
  • Sant Andreu-ko eliza (Sagàs).
  • Sant Ferrango gaztelua, La Patum jaia eta Sant Quirze de Pedret (Berga).
  • Sant Jaume de Frontanyà-ko eliza.
  • Sant Pere de la Portella-ko monasterioa (La Quar).

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedraforca mendi ikusgarria.

Eskualdea Kataluniako Aurrepirinioan kokatuta dago, Andorra eta Frantziatik gertu. Iparraldean, 2.000 metrotik gorako mendiak topatzen ditugu, ipar-mendebaldeak tontorrik altuenak ditugularik, Pedraforca (2.506) horien artean. Cadí eta Moxeró-ko mendilerroek Natura Parkea osatzen dute iparraldeko zonalde hartan.

Bestela, ibarren artean aipatzekoa da Llobregat ibaiak osatutakoa, eskualdearen ipar-ekialdean sortzen dena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]