Berliner Weisse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berliner Weiße» orritik birbideratua)

Berliner Weisse (edota Berliner Weiße) Alemaniako Berlin hiriburuko eskualdean ekoiztu ohi den garagardo mota bat da. %2,5-%3 bitarteko alkohol edukina du, kolorea arinki iluna duelarik. Garagardo honen errezetaren lehenbiziko aipamena 1642an J. S. Elsholz-ek egindakoa da. Bakarrik, edota asperula orlegi edo mugurdi gorri zorrotada (mit Schuss) batez ere edan ohi da.

Garagardo mota hau Berlin hiriburuko tabernetan topatzea eta edatea oso ohikoa da. Ez da Bavaria estatuko hegoaldeko Weißier garagardoarekin nahastu behar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]