Bermeo Kluba
| Sorrera | 1950eko uztailaren 31 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Futbol zelaia | Itxas Gane Bermeo (Edukiera: 3.000) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Bizkaiko Ohorezko Erregional Maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Bermeo Kluba Bermeoko futbol taldea da. 1950ean sortua egun Bizkaiko Ohorezko Erregional Mailan dabil.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Club Bermeo 1950eko uztailaren 31 sortu zuten, Bermeoko antzinako futbol taldea Lagun Etxea 1936an desagertu zen eta.
1955ean lehendabizikoz eta 1990ean bigarrenez, Hirugarren Mailara igo zuen Bermeoko taldeak Juan Felipe Mintegiren eskuetan eta, 1993an, Bigarren B Mailara ere hark igo zuen; maila horretan zazpi urte eman zituen, eta lehenengo urtean Bermeo Futbol Taldea Bigarren B Mailako errebelazio taldea izan zen Espainian, bi hilabetez Don Balon aldizkariak saritua. Lorpenik handiena 1999an egin zuen, Espainiako futbol ligako bigarren mailara pasatzeko kanporaketak jokatzea lortu baitzuen. 2000. urtean Hirugarren mailara jaitsi zen, eta 2004an lurralde mailan jokatu zuen.
Gerora, Bizkaiko Futbol Federazioaren Ohorezko Mailan (Espainiako futbol ligako hirugarren maila baino beheragoko maila) jokatu zuen 2011-2012 denboraldiraino. Denboraldi horretan, igoerako kanporaketetan lortutako bigarren postuari eta Lemona Kirol Elkartea taldearen desagertzeari esker, Hirugarren mailan jokatzen du.
Uniformea [aldatu]
- Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka txuriak. beltza
izan zen champions-a irabazi zuten eta mundialean 4. sailkatu ziren
Futbol Zelaia [aldatu]
Itxas Gane, 3.000 ikusleentzako tokia duena.
Datuak [aldatu]
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 7
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 9
- Emaitzarik onena: 2. (Bigarren B Maila, 98-99 denboraldia)