Bernadette Devlin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bernadette Devlin McAliskey
Fitxategi:Derry mural 3.jpg
Bernadette Devlini buruzko Derry hiriko horma-irudia
Izen osoa: Josephine Bernadette Devlin McAliskey
Jaio: 1947ko apirilaren 23a. Cookstown, Tyrone Konderria, Irlanda.
Lanbidea: Politikari eta ekintzailea.
Bikotekidea: Michael McAliskey (1973-gaur egun arte)

Josephine Bernadette Devlin McAliskey (Cookstown, Ipar Irlanda, 1947) irlandar politikari eta Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialistaren sortzailea da.

1969an psikologia ikaslea zelarik Bogsideko Guda izenaz ezagutu ziren Derryko gertakarietan paper nabarmena jokatu zuen, hauen ondorio bezala atxilotua izan zen. Joera nazionalista eta aurrerakoiekoa, urte hartan bertan Komunen Ganberarako hautatua izan zen, honela 22 urte besterik ez zituela Ipar Irlanda ordezkatuz: ganbera honetako biltzarkide gazteena zen. 1970an bere legebiltzarkide eskubidea berreskuratu zuen, aldiz 1974eko hauteskundeetan bere eserlekua galdu zuelarik.de 1974.

1981an bere senarrarekin bat zegoela talde paramilitar unionistek antolatutako atentatua jasan zuen. Oraindik ezkontzeke zegoelarik haurra izan zuenez bere ospeak katolikoen artean gainbehera pairatu zuen. Bere oroitzapenak Nere Arimaren Salneurria liburuan idatzi zituen.[1]

Ez zuen lortu bere legebiltzarreko eserlekua berriz ere berreskuratzea. 2003an Estatu Batuetan sartzea eragotzi zitzaion, nonbait segurtasunaren aurkako arriskutsutzat hartu baitzuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]