Bernadette Soubirous
Wikipedia(e)tik
Santa Bernadette Soubirous, jaiotzako izenaz Saint Marie-Bernarde Soubirous, okzitanieraz Maria Bernada Sobirós (Lurda, Frantzia, 1844ko urtarrilaren 7a - Nevers, Frantzia, 1879ko apirilaren 16a) errotari baten alaba zena, hamalau urte zituela, Ama Birjina agertu omen zitzaion 18 aldiz. Lurdako santutegiko pelegrinazioek agertze horiek dituzte oinarri. Neversko Karitateko Ahizpen Komentuan sartu zen 1866an. 1933an kanonizatu zuten. Jaieguna, Espainian, apirilaren 16a; Frantzian, otsailaren 18a.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.