Bernard-Marie Koltès
Wikipedia(e)tik
Frantses antzerki-idazlea (Metz, 1948 - 1989). Antzerkirako egin zuen lehen lana 1971n prestatu zuen beste lagun batzuekin batera; Les Amertumes (Mingotsak) izenburupean argitaratu zen. Ondoren Théâtre du Quai antzerki-taldea osatu zuen. Shakespeareren Neguko ipuina moldatu zuen antzerkirako. Antzerki-lan aipagarrien artean ditu: Combat de nègre et de chiens (1980), Quai Ouest (1986), Le Retour au désert(1988), La Fuite à cheval très loin de la ville, Roberto Zucco.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.