Bernard Bolzano
Bernard Placidus Johann Nepomuk Bolzano (Praga, Bohemia (gaurko Txekiar Errepublika), 1781eko urriaren 5a – Praga, 1848ko abenduaren 18a), Bernard Bolzanoz ezaguna, matematikari, logikari, filosofo eta teologo bohemiarra izan zen. Alemanez idatzi zuen eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen matematikari eta ezagutzaren teoriari.
Biografia[aldatu]
Filosofo, logikari eta matematikari txekiarra, Pragan jaioa. Apaiztu ondoren, filosofia eta erlijioa irakatsi zituen unibertsitatean, baina 1820an, arrazionalista izatea leporatuta, unibertsitatetik bota zuten, eta bere lanak argitaratzea debekatu zioten.
Bolzanoren jatorrizko lan asko berragertu egin ziren XIX. mendean. Lan horietako bat 1817an argitaratutako txosten hau da: Teoremaren frogapen analitiko hutsa: edozein bi balioren artean kontrako zeinua duten bi emaitza lortzen baditugu, ekuazioarena den erro erreal bat, gutxienez, aurkituko dugu.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez)Biografia
- (Ingelesez)Bernard Bolzano eta Zientziaren teoria