Bernard Le Bovier de Fontenelle
Wikipedia(e)tik
Filosofo eta poeta frantsesa (Erruan, 1657 - Paris, 1757). Corneilleren iloba zen. Modernoen aldeko jarrera hartu zuen bere Digression sur les Anciens et les Modernes (1687) obran, eta antzerkiak ere idatzi zituen, arrakastarik gabe, ordea. Entretiens sur la pluralité des mondes (1686) eta Histoire des oracles (1687) obretan jakintza herriratzen saiatu zen. Frantziako akademiarako (1691) eta Jakintzen akademiarako (1697) hautatu zuten; Eloges eta Préfaces ugariak idatzi zituen, balio handikoak. Fontanelleren jokabidea kontuan hartuz, XVIII. mendeko filosofoen aitzindari dela esan daiteke.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.