Bernard Pivot
Bernard Pivot (Lyon, Frantzia, 1935eko maiatzaren 5a) frantses literatura-kritikaria da.
[aldatu] Biografia
Frantziako telebistako kritikari eta aurkezle ospetsuenetako bat da. Bera izan zen Apostrophes saioaren aurkezlea, eta hari esker lortu zuen, hain zuzen ere, ospea. Telebistako sail horrek zazpi milioi ikusle erakartzen zituen; irakurzaletasuna bultzatzea zen helburua, eta, saioaren bidez, idazleen eta irakurleen arteko ataka gainditzen saiatzen zen Pivot. Hainbesterainoko arrakasta izan zuen, ezen idazle bat saio hartan agertzeak liburu-salmenten izugarrizko igoera ekartzen baitzuen. Saio arina osatzen asmatu zuen, elkarrizketa serio baina, aldi berean, atseginak eskainiz.
Ezaguna da, orobat, frantsesezko hitzei buruzko Les championnats d'ortographe lehiaketen antolatzaile gisa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.