Bernhard Schmidt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernhard Schmidt

Bernhard Valdemar Schmidt (Naissaar, 1879ko apirilaren 11greg./martxoaren 30ajul. - Bergedorf, 1935eko abenduaren 1a) estoniar jatorriko alemaniar astronomo eta optikari bat izan zen.

Hanburgoko Behatokiko optikari eta astronomoa, lente mota bereziak egiteko prozedura tekniko bikainak egin zituen.

Sistema optiko original bat sortu zuen, berehala zenbait teleskopiotan adoptatu zena, Schmidt kamera bezala ezaguna, zeinekin espazioaren irudi eta argazkiak jarraitzea posible den, 50 gradu karratuko eremu zabal batekin, aberrazio esferikorik, komarik eta astigmatismorik gabea.

Sistema optiko honen berrikuntza, garai hartan, argi izpien bidean ispilu bat jartzean zetzan, irudiaren ertzetan bereziki sentikorra zen aberrazioa ezabatzen duen esfera formako azalerako lente zuzentzaile bat.

Bere omenez izendatu zen 1743 Schmidt asteroidea.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernhard Schmidt Aldatu lotura Wikidatan