Bernocchi Kopa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bernocchi Kopa txirrindularitza lasterketa bat da, Italiako Lombardia eskualdeko Milango probintziako Legnano herrian ospatzen dena. Etapa bakarreko lasterketa da. Ehungintza industriako enpresagizon italiarra zen Antonio Bernocchiren omenez ospatzen da.

1919tik ospatzen da. 1961, 1976 eta 1984an Italiako Errepide txirrindularitzako txapelketarekin batera ospatu zen.

Trittico Lombardo deritzonaren zati da, Tre Valli Varesine eta Agostoni Koparekin batera, hirurak Lombardia eskualdean ospatzen direnak hiru egunetan jarraian abuztuan.

UCI Zirkuitu Kontinentalak sortuak izan zirenetik UCI Europe Tourreko zati da, 1.1. mailan.

Lasterketa honetan garaipen gehien lortu dituena Danilo Napolitano italiarra da, 2005etik 2007rako hiru edizioak irabazi zituena.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Garaipenak
Italia 81
Belgika 2
Danimarka 2
Herbehereak 1
Frantzia 1
Txantiloi:UK 1

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]