Berre urmaela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berre urmaela
Étang de Berre (fr)
Estanh de Bèrra / mar de Bèrra (oc)
Port Istres 2006.jpg

Istres portua

Kokalekua FrantziaFrantzia
Garaiera 0,4 m
Eremua 155,3 km²
Bataz besteko sakonera 6 m
Gehienezko sakonera 9 m
Arroa 1.700 km²
Betebidea Arc, Touloubre, La Cadière-d'Azur, Durance ubidea
Hustubidea Caronte ubidea, Rove ubidea
Hiriak Istres, Miramas, Saint-Chamas, Berre-l'Étang, Rognac, Vitrolles, Marignane, Châteauneuf-les-Martigues, Martigues eta Saint-Mitre-les-Remparts

Berre urmaela (frantsesez Étang de Berre, okzitanieraz Estanh de Bèrra / mar de Bèrra) Mediterraneo itsasoaren ondoan dagoen urmaela da, Marseillako mendebaldean kokatuta.

Hiru zatitan banatuta dago: multzo nagusia, ekialdeko Étang de Vaïn eta hego-ekialdeko Étang de Bolmon.

Uramel Arc, Touloubre eta La Cadière-d'Azur ibaiek eta Durance ubideak betea da. Hustubidea, berriz, Caronte eta Rove ubideetatik doa.

Inguruko herriak Istres, Miramas, Saint-Chamas, Berre-l'Étang, Rognac, Vitrolles, Marignane, Châteauneuf-les-Martigues, Martigues eta Saint-Mitre-les-Remparts dira.

Plinio Zaharrak urmaela deitzeko Stagnum Mastromela izena erabili zuen.

Satelite argazkia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berre urmaela Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 43°26′45″N 5°06′50″E / 43.44583°N 5.11389°E / 43.44583; 5.11389