Berriz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berriz

 Bizkaia
Berrizko udaletxea.
Berrizko udaletxea.
Berrizko bandera

Berrizko armarria

Izen ofiziala Berriz
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangalde
Alkatea Rolando Isoird (EAJ)
Herritarra berriztar
Koordenatuak 43°11′17″N 2°35′35″W / 43.18806°N 2.59306°W / 43.18806; -2.59306Koordenatuak: 43°11′17″N 2°35′35″W / 43.18806°N 2.59306°W / 43.18806; -2.59306

Bizkaia municipalities Berriz.PNG

Eremua 29,9 km2
Garaiera 257 m
Distantzia 36 km Bilbora
Posta kodea 48240
Biztanleria 4.897 bizt. (2013)
Dentsitatea 163,78 bizt./km²
http://www.berriz.org

Berriz Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Durangaldea eskualdekoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriz honako auzoek osatzen dute: Andikoa, Eitua, Murgoitio, Okango, Olakueta (herrigunea), Sallobente eta Sarria.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko iparraldea malkartsua da, Oiz mendiaren (1026 m) hegoaldeko maldaren zati diren erripe handiekin, mendi hau baita iparraldean muga jartzen diona udalerriari. Hegoaldea, aldiz, malda gutxiagodun muinoz osaturik dago.

Udalerritik igarotzen den erreka nagusia Zaldua erreka da, Ibaizabal errekara isurtzen dena Abadiñon. Zaldibartik etorri eta udalerriko hegoaldetik gurutzatzen ditu herriko lurrak. Herrigunea den Olakueta erreka honen ertzean dago kokaturik. Oiztik jaisten diren eta Zaldua errekara isurtzen diren erreka eta errekastoek, bailara txikiak eratu zituzten, non baserri auzoak kokatu ziren. Erreka hauetatik garrantzitsuenetarikoa Arria erreka da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oizen magalean dauden aztarna megalitikoak (Iturzuriaga eta Ama Birjinen basoko trikuharriak eta Ipiñarrietako tumulua), garai prehistorikoetatik giza presentziaren lekuko dira. Kristautasunaren helduerarekin batera, aurretik sorturiko nukleo txikietan baselizak eraiki ziren, zeinak hamabost izatera heldu ziren XVIII. mendean. Dena den, kristautasunaren aurreko kultu paganoaren existentziaren froga dira Murgoitio eta Andikoa auzoetan aurkituriko zenbait hilarritako ikur astralak.

XII. mendean, parrokiaren eraikuntzarekin batera, parrokia inguruak osaturiko nukleoak hartu zuen indarra periferiaren gainetik. Era honetan, XV. menderako sei dira bakarrik elizatea osatzen duten kofradia edo auzoak: Sarria, Andikoa, Mendibil, Okango, Eitua eta Murgoitio.

Berriz, Durangoko merindadeko kide zen, non aulki eta bozkatzeko eskubidea zuen Gerediagako batzar orokorretan, X zenbakiarekin. Nafarroako erresumako zati izan zen 1076. urtean Alfonso VII.a Gaztelakoak okupatu arte, ondoren, Alfontso VIII.ak 1200. urtean berriz okupatu zuen. Azken honek, Bizkaiko jaunari, Diego Lopez II.a Harokoari, laga zizkion Durangaldeko lurrak 1212an, Navas de Tolosako guduan emandako laguntzaren sari modura.

Berriztarren familiak Nafarroako erresumako zati zen garaietatik kontrolatzen zuten zonaldea. Berrizko Aznar Santxezek XI. mendean Durangoko kondeak lagundu zituenaren dokumentazioa dago. Ondoren, Durangaldea Bizkaiko jaunei utzi ostean, Berrizeko jauntxoak, jaurerriko jaun berrien -Harotarrak- zerbitzura jarri ziren.

XI eta XIII. mendeen artean, hazkunde demografiko handia egon zen, oparotasun ekonomikoaren ondorioz. Osteko atzeraldiak, ordea, oinaztarren eta ganboatarren arteko leinu gerra ekarri zuen, jauntxo nagusienen artean. 1353. urtean, Berrizko Rodrigo ganboatarren aldeko jauntxo nagusienetarikoa zen, bere ondorengoek leinu beraren alde borrokatu zirelarik. Berriztarrek musulmanen aurkako gudan ere aktiboki hartu zuten parte, bereziki Antequerako 1410eko setioan. Hori dela eta, berriztar hauen ondorengo askok Andaluziako zenbait hiritan ardura postuak izan zituzten.

Monarkia eta herri-xeheak jauntxoen boterearen aurka eginiko aliantzak gudari bukaera eman ostean, jauntxoen dorretxe asko osorik zein partzialki eraitsi ziren. Honen ostean jauntxoek oinarri ekonomikoak aldatu behar izan zituzten, monarkiari lagundu behar izan ziotelarik, herri xeheak jauntxo feudal zaharrekiko berdintasuna eta nolabaiteko noblezia estatusa lortzen zuten bitartean, foruen bermearekin.

Hiru dira Berrizen dokumentaturiko dorretxeak: Berriz, Lariz eta Arria, jauregi errenazentistetan bihurtu zirelarik XVI. mendean. Mende horretan bertan, herritarrek San Joan Ebanjelariaren eliza berriztatu zuten, itxura guztiz aldatuz: eraikin erromaniko zaharra, eraikin errenazentista modernoa izatera pasa baitzen. Garai oparo honetan eginiko berriztatze lan hauen artean, auzoetako baselizak ere berritu zituzten. Orduan eraiki zen, 1560an, Andikoako tenplua, handi eta neurrigabekoa horren baserri auzo txikirako. Garai honetan suspertu zen eskualde osoan eta, bereziki Berrizen, industria, errota eta burdinolen eskutik.

Berrizko antzinako jaunek, ezkontza desberdinen ostean, Ganboa abizena hartu zuten XVI. mendean eta Villarreal XVII.ean. 1650ean, Lekeitiora joan ziren bizitzen, hiri honi zioten hurbiltasunagatik. Lariztarrek ere berdin egin zuten, Arriatarrak bertan geratu ziren bitartean.

XVIII. mendean pairaturiko erregimen foralaren krisia dela eta, inbertsioak atzerrira joaten hasi ziren, elizateko biztanleek euren bizi-maila nola erortzen zen ikusten zuten bitartean. Krisi hau, oraindik gehiago areagotu zen XIX. mendean, Espainiar estatuan sorturiko klase desberdinekin. Krisi honen barruan, kofradiek (auzoak), klase dirudunei bertako herri-lurrak saldu zizkieten dirua lortu ahal izateko. Egoera honetan, emigrazio handia egon zen eta udalerriko jende asko kanpora joan zen bizitza hobe baten bila.

XX. mendean errota eta burdinola zaharrak irin eta paper fabrika bihurtu ziren, baita zentral elektriko ere, haraneko lur lauetan lehenengo industriak kokatzen hasi zirelarik. Industriaren ondorioz, hazkunde ekonomikoa eta egonkortasuna bueltatu ziren Berrizera, inguruko herrietako langileak berriro erakartzen hasi zelarik.

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937. urtera arte, XVIII. mendeko bandera erabiltzen zen. 1952an, ordea, orduko Berrizko markesaren, Maria Teresa Aznar Gonzalez de Salazarren, enkarguz berria egin zen, aurrekoaren itxura izango zuena baina banderak erdian zituen San Pedroren ikurrak (Berrizko patroia) euskal folkloreari erreferentzia egiten zioten beste batzuekin aldatuta, bandera herriko dantza taldeak erabiltzen baitzuen. 1994. urtean, udalaren aginduz bandera berria egin zen, gaur egunekoa. Hainbat kopia egin dira herriko dantza taldeentzat.

Bandera triangeluz osaturiko karratuek osatzen dute, karratu bakoitzean lau triangelu daudelarik, kolore desberdinetakoak denak. Triangeluen posizioa eta koloreak karratutik karratura aldatzen dira. Erdiko karratu zurian Bizkaia eta Berrizko armarriak agertzen dira, lehoi batek eusten diela, Berrizko inskripzioarekin batera. Beste aldean, txistua, danbolina, atabala, ezpata eta makila bana agertzen dira, jatorrizkoan agertzen ziren San Pedroren giltzen ordez.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2012
1.629 1.720 1.813 2.118 2.243 2.090 2.154 2.232 3.540 4.174 4.216 4.312 4.676 4.855

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia industrian dago oinarriturik. Udalerriaren kokapenak izan zuen eragina horretan, 1950 eta 60ko hamarkadetan hazkunde ikaragarria izan zuen Eibarko industriak kokagune berriak bilatzen hasi zenean, Eibartik hurbil zeuden Berrizko lurretan kokatu baitziren tailer asko, herriaren landa izaera industrialarekin aldatutz.

Lehen sektoreak herrigunetik kanpoko auzoetan du indar gehien. Familia-ustiapenak izaten dira gehienbat eta gaur egun bigarren mailako izaera du, fabriketako lanarekin konbinatuta. Pinuaren ustiapenean zentraturiko basogintza jarduera garrantzitsua ere badago udalerrian.

Bigarren sektoreari dagokionez, hainbat erreka egoteak historian zehar nolabaiteko jarduera industriala ahalbidetu du, ur-errota eta burdinolen bitartez. Ondoren, instalazio hauek elektrizitatea sortzeko zentral txiki bihurtu ziren. Dena den, gaur egun, metalaren eraldaketa ardatz duen industria da garrantzitsuena herrian. Udalerriko hegoaldeko lurretan, estanpazio, erreminta, malguki, automobilen elementu laguntzailearena... fabrika asko daude kokaturik bertan, eta hortik datorkio izaera industriala.

Zerbitzuen sektoreak garapen pixkat duen arren, ez dago horretan espezializaturik. Ostalaritzak indar berezia du Berrizen, jatetxeak badaude Txuleta eder bat jateko. Bertako biztanleek zerbitzu eskaintza handiagoa duten Durango eta Eibarrera jotzen dute behar handiagoetarako.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n egindako udal hauteskundeetan hauek dira Berrizen aurkeztu ziren alderdiak, jasotako boto kopurua eta lortutako zinegotzi kopurua:

48 boto nulo eta 52 boto zuri izan ziren. Hauteskunde hauen ostean, EAJko Rolan Isoird izendatu zuten herriko alkate bere taldekoek.

http://www.anboto.org/albistea/9842/udaleko-batzordeak-osatu-dituzte/

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegitura gehienak, herria ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duen N-634 errepidearekin daude loturik. AP-8 autobideak ere gurutzatzen du udalerria, nahiz eta loturarik ez izan (sarrera/irteera hurbilenak Abadiño eta Eibarren daude). Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeak Trabakua mendatearen gainetik lotzen dituen BI-633 errepidea ere udalerritik igarotzen da. BI-3321 errepideak Berriz eta Elorrio batzen ditu.

Errepideez gain, Donostia eta Bilbo arteko Euskotren trenbide lineak geltokia du herrian.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrizko berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da. Herriko bertso-eskola Gorka Lazkanoren ardurapean dago, eta bertsolari gazteak biltzen ditu.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrizko jaiak ekainaren 29an eta uztailaren 2an dira.

Auzoetakoak, berriz, hurrengo egunetan izaten dira:

  • Olakueta, urtarrilak 17, San Antonio.
  • Andikoa, otsailak 2, Kandelarioaren eta Jasokundearen hurrengo igandean.
  • Murgoitio, ekainak 24, San Juan.
  • Eitua, urriak 13, San Fausto eta San Pedro egunaren hurrengo igandean, San Pedro txiki.
  • Okango, irailak 29, San Migel.
  • Sallobente, abuztuak 10, San Lorentzo eta uztailaren 10ean San Kristobal txiki.
  • Sarria, Andikoakoaren hurrengo igandean, Urdaiagako jaia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrizko San Joan ebanjelariaren parrokia.
  • Berrizko jauregia, Markesen etxea izenaz ere ezaguna. Gaur egun udaletxea bada ere, IX. mendean eraikitako dorretxean du jatorria. Udal-jabegoa izan baino lehen, Berrizko markesena izan zen.
  • Larizko dorretxea XVIII. mendeko eraikin ernazentista da. Oin karratua du eta armarri ikaragarria horma nagusian, eta landutako leihoak besteetan
  • Arria dorretxea Sarria auzoan kokaturik dago, gotorleku itxura du, harri landuzko horma altuekin.
  • Andikoako Andra Mari eliza Andikoa auzoko eliza da hau. 1560. urtean eraiki zen, ojiba-estilo dekadentea erabiliz. XV. mendeko Ama Birjinaren estatua duen erretaula nabarmena du.
  • San Joan Ebanjelariaren parrokia XII. mendean du jatorria, baina 1550. urtean berriztatu zen guztiz, gaur eguneko itxura errenazentista emanez. XVII. mendeko irudi nabarmena du, Luca Giordanorekin erlaziona daitekeena.
  • Isuntza Bekoa eta Isuntza Goikoa baserriak monumentu izendaturik daude.

Berriztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berriz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa