Berta Italiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berta Italiakoa
Bizitza
Jaiotza1075
Heriotzac.1110 (948/949 urte)
Familia
AitaPeter I, Count of Savoy
Ezkontidea(k)Petri I.a Nafarroakoa
LeinuaSavoiako etxea
Jarduerak

Berta Italiakoa (c.1075- c.1110) Aragoi eta Iruñeko erregina ezkontidea (1094-1097) zen.

Ezer gutxi dakigu Bertari buruz. Italiakoa zen baina aita eta ama ezezagunak ziren. Badaude batzuk Italiako Piarres markesaren eta Potiouko Inesaren alaba zela esan dutenak eta Berta Suzekoaren senidea zela ere esan dutenak baina ezin da ezer frogatu.

1097ko abuztuaren 16an Huescan Piarres I.a Nafarroakoa ezkondu zuen. Ez zuten seme-alabarik izan.

Senarra hil ondoren, urtebete eman zuen Gortean seme bat izan zezakeelakoan. Gero "Mallosen erreinua" izenaz ezaguneko eskualdea (Agüero, Murillo, Riglos, Marcuello, Ayerbe, Sangarrén eta Calen) gobernatu zuen "senarra hildakoaren graziaz" eta "Alfontso koinataren onespenaz". Azkenean, desagertu zen Italia edo Frantziara ihes egiten. Aragoien abesti herrikoia omen dago non erregina bat bere maitalearekin ihes egin zuenaren istorioa azaltzen duen.