Berthe Morisot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berthe Morisot

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBerthe Marie Pauline Morisot
JaiotzaBourges1841eko urtarrilaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1895eko martxoaren 2a (54 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Heriotza modua: Gripea
Familia
AitaEdmé Tiburce Morisot
AmaMarie Joséphine Cornélie Thomas
Ezkontidea(k)Eugène Manet (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Joseph Guichard
Camille Corot
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, Irarlea eta litografoa
Lantokia(k)Paris
Belgika
Italia
Herbehereetako Erresuma eta Londres
Lan nabarmenak
InfluentziakÉdouard Manet eta Stéphane Mallarmé
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza

Musicbrainz: 5f3bb6a9-14f9-42bb-81e4-e019c6a85758 Discogs: 2403003 Find a Grave: 7152 Edit the value on Wikidata

Berthe Morisot (Bourges, 1841eko urtarrilaren 14Paris, 1895eko martxoaren 2) Frantziako Inpresionismoaren margolari ezaguna izan zen. Morisotek emakumearen aukerak XIX. mendeko artean ezagutarazi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burges familia batean jaio zen. Familiak animatuta, bere ahizpa Edmarekin batera artea ikasten hasi zen, lehenbizi Chocarnerekin, gero Guichardekin. Hogei urterekin, Camille Corot ezagutu zuen, Barbizongo eskolako paisajista garrantzitsua. Honek ikasle moduan hautatu zuen. Emakume burgesa izan arren, artista izatea erabaki zuen. Laister, teknika inpresionista menperatu zuen eta, kuadro txikietan, paisaiak margotzen hasi zen. Bere lehenengo erakusketako parte-hartzea Parisko Saloian 1864an izan zen, bi paisaiarekin. Eta erakusketan parte hartzen jarraitu zuen 1874ra arte. 1868an Édouard Manet ezagutu zuen eta 1874an Eugène Manetekin ezkondu zen. Maneten eragina nabarmena izan zen artista ezagutu ondorengo hamarkada oso batean, eta haren bitartez jarri zen harremanetan inpresionistekin, baina Manet ez zegoen ados Berthek hartu zuen erabakiarekin, alegia Saloian parte hartzeari utzi eta erakusketak soilik inpresionistekin batera egitearekin; izan ere, garai hartan inpresionistak barregarriak ziren kritika eta zaleentzat. Hala ere, Berthek bederatzi margolan erakutsi zituen inpresionisten lehen erakusketan, 1874an.

Mary Cassatt, Eva Gonzalès edo Marie Bracquemondrekin batera, Berthe Morisot emakumezko artista moduan baztertu egin zuten. Goi burgesiako emakumea izanik, etxeko eszenak margotzen ohituta zegoen, baita emakume eta umeen eszenak ere, gizonezkoen giroa debekatuta zuten eta, baina bai bere eszena intimistak bai bere paisaia argitsu eta eguzkitsuak ekarpen garrantzitsua izan ziren inpresionismoarentzat. Morisotek garatu zuen teknika pintzelkada leunetan oinarrituta zegoen. 1880tik aurrera, bere obran Pierre-Auguste Renoiren influentzia islatzen da. 1892an Boussod-Valadon galeriak erakusketa bat eskaini zion, eta itzelezko arrakasta izan zuen. Edouard Maneten heriotzak 1883an eta, bederatzi urte geroago, bere senarrarenak, 1892an, haren bizitza asko ilundu zuten.

Bere alaba, Julie Manet, bakarrik aurrera atera behar izan zuen. Berrogeita hamalau urterekin hil baino lehen, alaba lagunen esku utzi zuen: Edgar Degas eta Stéphane Mallarmé. 1895eko martxoaren bian hil zen, eta Parisko Passy hilerrian lurperaturik dago. Gaur egun bere margolanek itzelezko prezioa lor dezakete.[1]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]