Bertolt Brecht

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bertolt Brecht
Bertolt Brecht
Datu pertsonalak
Izen osoa Eugen Berthold Friedrich Brecht
Jaio 1898ko otsailaren 10a
Augsburg, Bavaria (Alemania)
Hil 1956ko abuztuaren 14
Buckow, Berlin (Alemania)

Bertolt Brecht (Augsburg, Bavaria, 1898ko otsailaren 10a - Buckow, Berlin, 1956ko abuztuaren 14a) antzerkigile eta olerkari alemaniarra izan zen.

Medikuntza ikasi zuen eta denbora labur batean horretan egin zuen lan, Lehen Mundu Gerran. Gerra amaiturik, talde ezkertiarretan sartu zen. Max Reinhardt antzerki zuzendariaren laguntzailea Berlinen (1923), gero Piscatorren lankide izan zen (1927).

Nazien agerpenarekin, erbesteratu behar zuen bere burua, bere ideologia komunista zela-eta. Danimarka, Suedia eta Finlandia iragan eta gero, Ameriketara iritsi zen gerratik ihesi. 1948an itzuli zen Alemaniara, eta Ekialdeko Berlinen finkatu zen. Bertan, Berliner Ensemble antzerki-taldea sortu eta zuzendu zuen.

Miokardio infartu akutuak jota hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle moduan, alemanezko literaturak eman duen egile handienetarikoa izan da, eta eragin nabarmena eduki du literaturan bakarrik ez eta Mendebaldeko gizartearen pentsamenduan orokorrean.

1920ko hamarkadan Brechtek antzerki anarkista eta espresionista plazaratu zuen: Baal (1922), Mann ist Mann ("Gizona gizona da", 1926). "Lau soseko opera" (Die Dreigroschenoper, 1928), hots, John Gayren Beggar´s Opera lanaren moldaerak, arrakasta handia izan zuen.

Hitlerrek jazarpenaren ondoko erbestean Brechtek obra garrantzitsuak idatzi zituen: Der gute Mensch von Sezuan ("Sezuango gizon ona", 1939), Herr Puntila und sein Knecht Matti ("Puntika jauna eta bere morroia Matti", 1940), Der aufhaltsame Aufstieg des Arturo Ui ("Arturo Ui-ren igoera geraezina", 1941), Mutter Courage und ihre Kinder (1941), Leben des Galilei ("Galileoren bizitza", 1947).

Alemaniara itzuli ondoko hainbat lan: Kaukasische Kreidekreis ("Kaukasoko igeltxuzko biribila", 1948); zenbait moldaera (Sofokleren Antigona, Shakespeareren Coriolano); Der Dreigroschenroman ("Hiru kontakizun luze", 1949), izen bereko operaren egokitzapen dena.

Teoria lanetan (Kleines Organon für das Theater, "Antzerkirako Organon txikia" 1948), literaturaren ikuspegi dialektikoaren ildotik, garbi adierazten du bere antzerkiaren funtzio didaktikoa: errealismoa, parabola edo alegoria, musika eta kantaren bitartez antzertiak kontzientzia hartzera eraman behar du ikuslea eta, azken finean, politikan esku hartzera. Urruntze efektua (Verfremdunseffekt) erabiltzen du bere antzertia egunerokotasunetik aldendu nahiz, gogarte eta kritikarako bide bilaka dadin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baal (1918)
  • Die Dreigroschenoper (1927)
  • Die heilige Johanna der Schlachthöfe (1930)
  • Die Mutter (1932)
  • Die Gewehre der Frau Carrar (1937)
  • Mutter Courage und ihre Kinder (1939)
  • Leben des Galilei (1939)
  • Der aufhaltsame Aufstieg des Arturo Ui (1941)
  • Die Gesichte der Simone Machard (1943)
  • Der kaukasische Kreidekreis (1945)
  • Die Tage der Kommune (1948)
  • Turandot oder der kongress der weisswäscher (1950)

Euskaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bertolt Brecht
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Bertolt Brecht