Bertran de Born
Wikipedia(e)tik
Perigordeko trobalaria eta Hauteforteko jauna (1140 inguruan - Dalon abatetxea, 1215 inguruan). Liskarti eta sesio-eragile hutsa zen nonbait. Ingalaterrako Henrike II.aren eta Proventzako aitoren semeen arteko gerran sartu zen. Joan Lur Gabearen alde aurrena eta gero Rikardo Lehoi-Bihotzaren alde borrokatu zen. Bertranen olerkietan gatazka politiko horiek islatzen dira. Haren lanetik berrogeiren bat poema iritsi dira gure egunotaraino eta haietan, dela gorteetako giroa dela guda-ingurua, gizarte feudalaren erretratu nabarmena ematen du. Dantek bere Infernuan atera zuen, eskuan kriseilu moduan burua daramala.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.