Bertrand Lapurdikoa
Wikipedia(e)tik
Bertrand (1124 - 1169) Lapurdiko bizkondea izan zen. Fortun Gartzez Arberoako bizkondearen Atharesa alabarekin ezkondu zen eta, hortaz, Arberoa eta Lapurdi bateratu ziren. Aragoi eta Iruñeko Alfontso I.a erregeak Baiona setiatu zuen 1130ean, eta Bertrandek bertako ateak zabaldu zizkion, sar zedin. 1169an hil zen, eta Lahouzeko monasterioan lurperatu zuten. Bost seme-alaba izan zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.