Bertrand Pelletier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertrand Pelletier
Datu pertsonalak
Jaio 1761eko uztailaren 31
Baiona (Lapurdi)
Hil 1797ko uztailaren 21a
Paris (Frantzia)

Bertrand Pelletier, okzitaniera arautuan Peletièr[1] (1761eko uztailaren 31 Baiona - 1797ko uztailaren 21 Paris) kimikari eta farmazialari lapurtarra da.

Biografia

17 urterekin Parisera joan zen Fisika eta Kimika ikastera eta Farmazia karrera amaitu zuen.

Karrera bukatzeko zorian zuela Jean d'Arcet landestarrak Collège de France goi mailako ikastetxean bere prestatzailea izateko aukeratu zuen; geroago farmazia baten ardura eman zion.

Hartutako ardurak: Erietxeetako Inspektorea, Bolbora eta Gesalen Komisarioa (gerra garaia zenez kargu inportantea zen), Osasun Militarraren Komiteko kidea eta Eskola Politeknikoan Kimika irakaslea (1767an). Bere zeregina hain gakoa zen ezen Iraultzaren unerik ilunenetan ere ez baizuen inork artegatu[2]. 30 urte eskas zituela, 1792an Frantziako Zientzien Akademiako kidea bihurtu zen.

1797an hil zen esperimentu bat burutzen ari zen bitartean: dirudienez gehiegizko kloro kantitate bat arnastu zuen. Pierre Joseph Pelletier kimikariaren -kinina asmatu zuenaren- aita da.

Lanak

Baionak gogoan

Baiona Ttipian dagoen karrika batek Pelletier izena darama bere omenez. Egun "Xaho-Pelletier" deitzen zaio auzo honen amaieran eta Kontseilu Orokorraren nahiz unibertsitateko eraikin berrien artean dagoen eremu zabalari, hainbeste ospakizunen bilgune bihurtu denari.[3]

Erreferentziak

Kanpo loturak