Betaurreko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betaurrekoak» orritik birbideratua)

Betaurrekoak —zenbait euskalkitan "largabistak", "lunetak", "begi-ordeak", "begi-lagunak", "begi-akuiluak", "antiparrak" edo "antiojoak"[1]— bi leiarrez osatutako optikoak dira, ikusmen arazoak konpontzeko erabiliak, gehienbat miopia eta astigmatismoa. Leiarrek argi-izpiak fokatzen dituzte. Leiarrak armazoi bati helduta daude, eta sudurrean finkatzen dira, arku baten bidez. Azkenik, bi beso daude, belarrien atzean mantentzen direnak. Printzipio batean betaurrekoen egiturak burdina eta altzairuarekin eginak zeuden, baina gaur egun normalean erretxinarekin eginda daude.

Lente bifokala

Leiarrei dagokionez, kristalezkoak, polikarbonatezkoak edo plastikozko polimerozkoak izan ahal dira. Horrez gain, graduatuta ez dauden betaurrekoak badaude, baina beste gauzatarako erabiliak. Denbora osoan eraman behar ez duten pertsonek askotan soka batekin eusten dute beraien saman. Batez ere betaurrekoak ez galtzeko edota gertu izateko erabiltzen da. Sokaren muturrak betaurrekoen besoetan lotzen da.

Betaurreko bifokalak ere badaude, hau da, lente bakoitzean bi graduazio ezberdinak izatea; gertutik eta urrunetik ikusteko. Hauek presbizia daukatenek erabiltzen dituzte, baina gero eta gutxiago daude, betaurreko progresiboei esker.

Trifokalak antzerakoak dira, baina gaur egun ez dira fabrikatzen. Hauek gertutik eta urrunetik ondo ikusteaz aparte, erdikoa ere ikusteko erabiliak ziren.

Eguzkitarako betaurrekoak

Eguzkitako betaurrekoak gure bista babesten dituzte ultramore argiarengan eta gehiegizko argi naturala egotekotan ikusmena hobetzen dute. Hauen leiarrak tintatzen dira distiratsua eta polarizatua den argitik babesteko eta argi-lilurak sahiesteko. Betaurreko fotokromatikoak lenteak tintatuta dauzka ere, baina ilunpean egotekoak dira. Berezitasun bat daukate, zeren eta ultramore argiarekin kontaktua izatean, eguzkitako betaurreko batzuetan bihurtzen dira. Errezeta barik erosten diren ia betaurreko guztiak ez datozte graduaturik, baina optika batean pertsona bakoitzaren beharretara jartzen dituzte.

Errealitate birtualeko betaurrekoak

Betaurrekoak ez dira soilik ikusmena hobetzeko. Berrienak betaurreko espezializatuak dira, konkretuki bisualak, hala nola 3D betaurrekoak ( 3 dimentziotan dauden filmak, adibidez) edo errealitate birtualezkoak. Batzutan estetika arrazoiengatik erabiltzen dira. Ez dute leiarrak izan behar, eta izatekotan graduatuta ez dauden kristalak badaude behar bada. Zuzentzaile betaurrekoen kasuan, material ezberdinak badaude gustokoena aukeratzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nimrudeko Lentea

Betaurrekoen aurrekari zaharrena Nimrudeko Lentea da[2]. Leunduta dagoen harriko kristal-pieza bat da. Honekin Asirioak teleskopio bat bezala erabiltzen zuen zerua ikusteko.

Agertu diren lehenengo errreferentzia historikoa egiptoar hieroglikikoetan izan zen k.a. V.mendean. Honetan kristalezko lente sinple batzuk bezala agertzen dira. Idatzizko erregistro zaharrena Erroman izan zen I.mendean Neron enperadorearen tutorearen eskuz, Seneka. Gainera, gladiadorren bataioiak ikusteko Neronek esmeralda bat erabiltzen zuen ikusmena handitzeko, Plinio Zaharrak idatzi zuen arabera.

X.mendean Europan zeuden bikingoak “erabilera anitzeko bitxi” bat erabiltzen zuten, Visby lentea zeritzona, bai sua pizteko, bai gauzak handiago ikusteko. Momentu berean, Txinan, handitze-leiarrak zeramaten moldura baten gainean.

Roberto Grossetesteren De irride tratatuan[3] (1220-1235)hitz egiten da optika erabilita lortu ahal zela oso urrun zeuden letra txikiak ikustea. Horretaz aparte, Alessandro Della Spinak gutxi gora-behera 1285etik 1289ra bere erabilera pertsonalerako betaurrekoak eraiki zituen.

Opus Maius

Erdi Aroan optikarekin zerikusia zeukaten ikerketak arabiarrak soilik egin zituzten. Jakinduria hori Europara ailegatzeko 1240an latinera itzuli zuten Al-Haitham-en idazkerak. Alhazen (1021) optika liburuan eztabaidatzen da lente ganbilen erabileraz gauzak handiago ikusteko, hots, irakurketa harriaren erabileraz.

Roger Bacon-ek arabiarren ikerketatik ikasten joan zen eta 1266an dilista forma zeukaten lehen betaurrekoak egin zituen. Hau dena bere liburuan “Opus Maius”[4] honi buruz hitz egiten zuen, baita oso erabilgarria irauditzen zitzaiola ere.

XIII.mendean italiar monjeak eta artesauak esferaerdiko leiarrak egin zituzten harria eta kuartzoarein. Europan, XIV.mendean, bazeuden betaurreko batzuk miopia zuzentzeko lente konkaboekin eginak, baina 1451an Nicolas Cusakoa1451ean miopia tratatzeko leiar konkaboak sortu zituen. Hau da, leiarren erdialdean finagoa izatea kristala eta lodiagoa ertzetan.

Bistako arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miopia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miopia, bista laburtasuna eta begi laburtasuna izenez ere ezaguna den ikusmenaren akats bat da, hau da, miopia duen pertsona batek urrun dagoena ikusteko zailtazunak izaten ditu baina gertu dauden gauzak ondo ikusten ditu.[5]  Miopia irudia erretinaren aurrean sortzen delako gertatzen da, bai kornea, kristalinoa edo biak oso indartsuak direlako, bai begia normala baino luzeagoa delako.

Miopia

Miopiaren sintomak haurtzarotik agertzen dira normalean, eta handitu egin daitezke denbora aurrera egin ahala. Oro har, miopiak egonkortzeko joera du 18 urtetik aurrera.

Miopia zuzentzeko hainbat tratamendu daude: Betaurrekoak, Lentillak eta Kirurgia

Hipermetropia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipermetropia oftalmologiaren arloko gaixotasuna da.[6] Bistako gaixotasun honek eremu laburreko ikusmena murrizten ditu, esparru luzekoa normalean ondo mantenduz. Hau, begia normalean baino txikiagoa denean gertatzen da, eta lenteekin (betaurrekoekin) zuzentzen da. Hiru hipermetropia mota daude: Hipermetropia sinplea, Hipermetropia konposatua eta hipermetropia mistoa.

Hipermetropia

Hipermetropia adierazten duten faktore posibleak edo sintomak  hauek izan daitezke:

Hipermetropia zuzentzeko hainbat tratamendu daude:

  • Hipermetropiarako betaurrekoak erabiltzea
  • Hipermetropiako ukipen lenteak erabiltzea
  • Hipermetropia zuzentzeko kirurgia egitea

Daltonismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daltonismoa akats genetikoa da,hau da,  akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea .[7]Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo azpirakor baten bidez transmititzen da. Esan bezela, Daltonismoa duen pertsona batek sintoma hauek izaten ditu:

Daltonismoa
  • Kolore gorri eta berde ezberdinak
  • Urdin eta horizko tonu desberdinak
  • Edozein kolore

Oro har, daltonismoa herentziazkoa da. Ez du sendabiderik, baina betaurreko eta ukipen-lente bereziak daude, koloreen arteko aldea nabaritzen lagun diezaiekete pertsonei.[8] Pertsona daltoniko gehienek ez dute arazorik eguneroko jarduerekin.

Astigmatismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigmatismoa

Astigmatismoa oftalmologiaren arloko gaixotasuna da,hau da, gaixotasun bat da non korneak (begiaren aurrealdean dagoen ehun gardena) ezohiko kurba bat duen, meridiano baten kurba eta beste batena desberdinak diren, eta honek irudi gaizki fokatu bat sortarazten du.[9] Hauek dira astigmatismoaren zeinu eta sintometako batzuk:

Astigmatismoa tratatzeko zenbait modu daude: Begi-lagunekin edo kontaktuzko lente gogorrekin eta kirurgiarekin.

Presbiopia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presbiopia

Presbiopia, ikusmen nekatua ere deitzen zaio , adinarekin lotutako begi-akatsa da, oro har 40-45 urte artean agertzen dena eta gertutik ikusteko zailtasunak eragiten dituena[10]. Lentearen akomodazio- potentziaren murrizketaren ondorioz gertatzen da, eta horrek hurbileko objektuetan fokatzeko gaitasuna gutxitzea eragiten du.

Presbiopia duen pertsona batek sintoma hauek izaten ditu:

  • Hurbileko objektuak fokuratzeko gaitasuna gutxitzea
  • Begietako nekea
  • Buruko mina

Presbiopia zuzentzeko aukera komun batzuk honako hauek dira:

Moda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkitarako betaurrekoak dira gehien batean modan erabiltzen direnak. Txinan hasi ziren XII.mendean betaurrekoen lenteak iluntzen haien begi-espresioa ezkutatzeko[11]. Horrela inpartzialtasuna lortzen zuten. Hortik aurrera populartasuna irabazten joan ziren.

Monokuloak erabiltzea XIX. mendean modan jarri zen[12]. Generalean gizon dirudunekin lotzen zen, frak eta kapela luze batekin jantziak. Hauek betaurrekoen antzerakoak dira, baina lente bakar batekin, hots, bakarrik begi baterako. Normalean alanbrezko eraztun batean jartzen zen kordoi edo katena batekin lotuta arropara. Monokuluaren forma ondo jarrita egon behar da erosoa izateko.

XV.mendean betaurrekoak eramatea prestigioa ematen zuen. Bakarrik dirudunak erosi ahal zuten burdinez edo brontzez egindako betaurrekoak.

XX.mendetik gaur egun arte, bai ikusmena zuzentzeko, bai osagarri bezala erabiltzen dira. Graduatuta dauden betaurrekoak forma, kolore, material... ezberdinekoak izan daitezke, aldatu ezin den bakarra lenteen loditasuna da. Graduazioa edota kristalak ez duten betaurrekoekin berdina gertatzen da, baina hauek nahi dituztenean jartzen dituzte.[13]

Betaurreko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betaurreko mota desberdinak existitzen dira gaur egun merkatuan. Hauek urteen poderioz erabilera, kristalen edo eta pertsonaren aurpegiaren formaren arabera sailkatzen dira.

Erabileraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzentzekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begiak izan ditzakeen errefrakzio-akatsak zuzentzeko erabiltzen dira: miopia, hipermetropia, astigmatismoa. Hauek material desberdinetako lenteak izan daitezke: plastiko edo beira, eta baita erabiltzeko modu desberdinetakoak: material desberdinetako monturetan jarritako lenteak edo kornearen gainean flotatzen dutenak (lentillak).[14]

Kristalen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristal desberdinen erabilera egiten da pertsonaren kasuaren arabera, honela arazo bisuala ahal bezain beste murrizteko.[15]

  • Formaren arabera

Lenteak argia desbideratzeko erabiltzen dira haien formaren arabera, honela pertsonak duen errefrakzio arazoari erreparatu eta beharrezko forma bilatzen da.

Lente positiboak bezala ere ezagunak dira. Hauek bazterrak finak dituen bitartean, erdigunea lodiagoa du, honela argi izpiak puntu berdin batean konbergitzen dira. Normalean miopiak edo astogmatiasmoak zuzentzeko erabiltzen dira. Hiru mota existitzen dira:

  1. Lente biokonbexoak: kristalaren bi zatiak dira konbexoak.
  2. Lente planokonbexoak: alde batetik laua da eta bestetik konbexoa.
  3. Lente konkabokonbexoak: kristalaren alde bat konkaboa da eta bestea konbexoa.
  • Lente dibergenteak

Konbergenteak ez bezala, erdigunean finagoak dira, eta bazterretan lodiagoak. Hiru mota desberdintzen dira:

  1. Lente biokonkaboak: bi aldeak konkaboak dira.
  2. Lente planokonkaboak: alde bat konkaboa da eta bestea laua.
  3. Lente menisko-dibergenteak: alde bat konbexoa da eta bestea pixkat konkaboa.
  • Kristaralen fokoaren arabera

Fokoa non kokatuta dagoen arabera, hau da; objektu batetik heldu eta lentean zehar igarotzen diren argi-izpiak elkartzen diren puntuaren arabera sei mota desberdintzen dira:

  1. Lente monofokalak: foko bakar baten erabilera egiten du, beraz, graduazio bakar bat du eta arazo bakarra konpontzeko eginak daude: miopio, hipermetropia, astigmatismoa edo presbizia. Ondorioz, lan bakarra egiteko baliogarriak dira; gertutik ikusi, edo urrunetik ikusi
  2. Lente multifokala: lente hauek errefrakzio arazo ugari batera zuzentzeko gai dira. Hau da, distantzia desberdinetara modu egokian ikusten laguntzen digute.
  3. Lente progresiboak: lente mota hauek gaur egun gehien erabiltzen direnak dira. Bifokalen kontrara, objektuak distantzia desberdinetara garbi ikusteko aukera ematen digute: urrutira, gertura eta baita distantzia erdi batera, honela begiaren enfokea errazteko.
  4. Lente okupazionalak: lente hauek onak dira distantzia erdi batera lana egiten dutenentzat; ordenagailuan adibidez. Presbizia zuzentzeko ere egokiak dira hauek, eta gehienetan ikusmen nekea dutenek aukeratzen dituztenak dira.
  5. Lentes relax: kristal hauek monofokalak dira, graduazio bakarra baitute. Hauek gertutik enfokatzeko laguntza ematen dute.
  • Kristal motak materialaren arabera
  1. Kristal organikoak: karbono, oxigeno eta hidrogenoarekin eginak daude, eta XX. mendeko 40. urtean erabiltzen hasi zen erretxina da. Oso erresistentea den materiala da eta oso erabilia graduazio baxuetan. Hau gehien erabilitako materiala da.
  2. Kristal inorganikoak: mineralez geindakoak dira: silezea, titanioa edo sodioa. Oso erresistenteak diren kristalak dira, baina pisu handia dute eta erraztasunez apur daitezke. Graduazio handietarako eta estetika kontuetarako oso erabiliak dira.
  3. Kristal fotokromatikoak: kristal hauei argiak jotzen dienean beltzitu egiten dira, honela begiak UV izpietatik babesteko, beste betaurreko batzuk jantzi beharrean. Tinta berezi batez estaliak daude, soilik eguzkiaren argiak ematen dionean aktibatzen direnak.

Aurpegiaren arabera

Betaurrekoak sailkatzeko beste moduetako bat aurpegiaren[16] formare araberakoa da.

  1. Bihotz formako aurpegia: oso gomendagarriak betaurreko borobilak edo aszendenteak; “cat eye” izenekoak adibidez.
  2. Aurpegi laukia: montura obalatuak edo hegazkinlari motakoak.
  3. Aurpegi obalatua: betaurreko gehienak egoki gertauko zaizkio aurpegi honi.
  4. Aurpegi laukizuzena: montura errektangularrak, “estilo mariposa” deitutakoak, edo baita tamaina handikoak ere.
  5. Aurpegi borobila: forma errektangularreko, laukiko edo hexagonaleko monturak.
  6. Hiruki formako aurpegia: betaurreko obalatuak egokienak dira.


Segurtasunekoak

Segurtasuneko[17] betaurrekoak, begiak kanpotik datozen sustantzia korrisibo edo eta birutetatik babesteko eginiko tresna da, nagusiki lan makinatuetan erabiliak.

Eguzkitakoak

Betaurreko mota hauek, bista eguzkiko argi zuzen edo ez-zuzenetik babesteko eginak daude, eta normalean ez dute pgraduaziorik.[18]

Kiroletakoak

Kiroletako betaurrekoak oso beharrezkoak izaten dira kirol nautikoetan edo elurretakoetan, non uretan gertatzen den isladak UVen exposizioa handiagotzen duen.[19]

Birtualak

Betaurreko hauen bitartez esperientzia erreal bat bisitzea lortzen da. “visor VR” deitzen zaion betaurrekoaren bitartez, pertsonak esperientzia birtual batean murgilduz, gertaera lehenengo pertsonan bizitzen ariko bazen bezala sentitzen da.[20]

Betaurrekoak erabiltzearen abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantailak:[21]Lehenik eta behin esan beharra dago betaurrekoak erabiltzeak bere alde positiboak dituela:

  1. Bistako arazoak zuzentzeko aukera ematen dizu.
  2. Modan oso esanguratsuak dira; estilo propioa erakusten dute, eta motak, koloreak eta formak ugariak direnez arroparekin konbinatzeko hainbat aukera aurkitzea erraza da.

Desabantailak:

  1. Betaurrekoen kristalak zikintzea oso erraza da; eskuekin, euriarekin, hautsarekin
  2. Depende zein betaurreko eta bere erabilera, ez dira merkeak izaten.
  3. Pertsonaren arabera, ez da izaten oso gustukoa estetika kontuan, askok ez baitute gogoko osagarri hauek nola gelditzen zaizkien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Betaurreko. UZEIren Sinonimoen Hiztegia.
  2. (Gaztelaniaz) Gillan, Joanna. «La lente Asiria de Nimrud: El telescopio más antiguo del mundo» Ancient Origins España y Latinoamérica (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  3. Sparavigna, Amelia Carolina. (2013). «Translation and discussion of the De Iride, a treatise on optics by Robert Grosseteste» International Journal of Sciences -1 (09): 108–113.  doi:10.18483/ijSci.296. ISSN 2305-3925. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  4. ISBN 9780598964113..
  5. (Gaztelaniaz) «► Miopía: ¿Qué es y cuáles son sus síntomas? | Clínica Baviera» www.clinicabaviera.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  6. «► Hipermetropía: ¿Qué es y cómo se corrige? | Clínica Baviera» www.clinicabaviera.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Daltonismo - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  8. «Daltonismo | National Eye Institute» www.nei.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  9. (Gaztelaniaz) «¿Qué es el astigmatismo? Síntomas, causas, diagnóstico, tratamiento.» American Academy of Ophthalmology 2022-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  10. (Gaztelaniaz) «Presbicia: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  11. .
  12. Jaimez, Laura. (2010-04-22). «¡Monóculo!» HISTORIA DE LA VISIÓN (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  13. (Gaztelaniaz) Óptima, Óptica. (2019-12-31). «Las gafas, el accesorio de moda estrella» Moda & Salud Visual (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  14. (Gaztelaniaz) «Lentes correctoras - Trastornos oftálmicos» Manual MSD versión para público general (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  15. (Gaztelaniaz) «Tipos de cristales para gafas» General Optica (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  16. «Elegir gafas según tu tipo de rostro | Alain Afflelou» www.afflelou.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  17. (Gaztelaniaz) Ferremax. (2021-06-30). «Gafas de protección: qué son, tipos y características» Grupo FERREMAX (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  18. (Gaztelaniaz) Genial, S. E. O.. (2022-12-30). «7 beneficios de usar lentes de sol polariazados con filtro UV» Vision Center (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  19. (Gaztelaniaz) Martínez, Óptica. (2021-04-26). «5 razones para usar gafas deportivas - Óptica y audiología Martínez» Óptica Martínez (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  20. (Gaztelaniaz) «Cómo funcionan las gafas de realidad virtual | IFEMA MADRID» www.ifema.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  21. (Gaztelaniaz) BAVIERA, CLÍNICA. (2023-06-05). «Ventajas e inconvenientes de las gafas» Blog de Clínica Baviera (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]