Beta vulgaris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beta vulgaris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAmaranthaceae
LeinuaBeteae
GeneroaBeta
Espeziea Beta vulgaris
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbeet (en) Itzuli eta beet green (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Beterraba (Ipar Euskal Herrian) edo erremolatxa (Hego Euskal Herrian) Beta vulgaris landare espeziearen izen arrunta da. Landare hau bi urterokoa da gehienetan, nahiz eta iraunkor gisa ere joka dezakeen. 1-2 metroko zurtoinak ditu, eta horien gainean 5-20 cm-ko bihotz-formako hostoak (barietate landuetan handiagoak izan ohi dira). Loreak buru trinkoak osatuz ekoizten ditu, eta txikiak dira, 3-5 mm-ko diametrodunak, berdeak edo tindu gorrikoak, bost petalodunak. Haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak hazi gogorren mordo gisa sortzen ditu.

Taxonomia

Hiru barietate sailkatu dira:

Ekologia

Beterraba ez da oso zorrotza lurzoruaren mantenugaiekin; horri esker, lehenago beste barazki batzuk landatu diren lurretan jar daiteke. Haatik, oso sentikorra da hotzaren eta izozteen aurrean.

Zuzenean ereiten da eta bere hazkunde-garaia 80 eta 140 egun artekoa da.

Erabilerak

Landare honen erabilerarik arruntena elikagai gisa da. Gure ingurunean gehien bat azukrea ekoizteko erabiltzen da, baina zuzenean ere jan daiteke, eta koloratzaileak ekoizteko ere balio du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beta vulgaris Aldatu lotura Wikidatan