Betiereko egutegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
50 urteko "patrikako egutegi" mekanikoa.

Juliotar egutegiko edo Gregoriotar egutegiko urte jakin bateko egun jakin bat asteko zein eguna zen kalkulatzeko edozein gailuri, algoritmori edo taulari ere betiereko egutegi deitu ahal zaio. Etorkizuneko mendeak kalkulatzeko ere baliagarria izan daiteke. Egutegi arruntetan urte bete edo urte bakar batzuk ikusteko aukera egoten da. Betiereko egutegietan hainbat mende batera, taula gutxitan, erakusteko ahalegina egiten da.

Mendebaldeko kulturetan betiereko egutegi deitu izan zaio hainbat mende bere baitan islatzeko egindako taula edo gailu mekanikoei.


Zenbaki-taulekin egindako egutegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula bat; 1829-2100[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betiereko egutegia 1829-2100 hiru tauletan

Beste taula batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betiereko egutegia. Lau taulen laguntzarekin kalkula daiteke Kristo aurreko eta Kristo osteko hainbat datetan zein aste eguna izan zen edo izango den; egilea: Marius Cazeneuve.
Astearen eguna kalkulatzeko taulak. 1753. urtetik 2180 urtera arte kalkulatzeko balio omen du ingelesez dagoen taula hau. (Wikipediako erabiltzaile batek taulak akatsak dituela salatu du).
Mendeen taula
Mendeak Juliotar egutegia Gregoriotar egutegia
1–99 4
100–199 3
200–299 2
300–399 1
400–499 0
500–599 6
600–699 5
700–799 4
800–899 3
900–999 2
1000–1099 1
1100–1199 0
1200–1299 6
1300–1399 5
1400–1499 4
1500–1599 3 0
1600–1699 2 6
1700–1799 1 4
1800–1899 0 2
1900–1999 6 0
2000–2099 6
2100–2199 4
2200–2299 2
2300–2399 0
2400–2499 6
2500–2599 4
2600–2699 2
2700–2799 0
2800–2899 6
2900–2999 4


Urteen taula
00 06 17 23 28 34 45 51 56 62 73 79 84 90 0
01 07 12 18 29 35 40 46 57 63 68 74 85 91 96 1
02 13 19 24 30 41 47 52 58 69 75 80 86 97 2
03 08 14 25 31 36 42 53 59 64 70 81 87 92 98 3
09 15 20 26 37 43 48 54 65 71 76 82 93 99 4
04 10 21 27 32 38 49 55 60 66 77 83 88 94 5
05 11 16 22 33 39 44 50 61 67 72 78 89 95 6


Hilabeteen taula
Hilabeteak Bisurteak Beste urteak
Urtarrila 6 0
Otsaila 2 3
Martxoa 3 3
Apirila 6 6
Maiatza 1 1
Ekaina 4 4
Uztaila 6 6
Abuztua 2 2
Iraila 5 5
Urria 0 0
Azaroa 3 3
Abendua 5 5
Aste egunen taula
Astelehena 1 8 15 22 29 36 43 50 57
Asteartea 2 9 16 23 30 37 44 51 58
Asteazkena 3 10 17 24 31 38 45 52 59
Osteguna 4 11 18 25 32 39 46 53 60
Ostirala 5 12 19 26 33 40 47 54 61
Larunbata 6 13 20 27 34 41 48 55 62
Igandea 7 14 21 28 35 42 49 56 63

Algoritmoekin egindako betiereko egutegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude hainbat formula eta algoritmo matematiko urte jakin bateko egun bat zein aste eguna zen kalkulatzeko. Pertsona trebatu batzuek buruz kalkula dezakete.

Trepeta mekanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak, hilabeteak, hileko egunak eta aste egunak gurpiltxo bereizietan kokatuz, data jakin batean zein aste eguna izan zen edo izango den kalkulatzeko gailuak.

Ordenagailu programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linux terminal batean 'cal 2100' komandoa idatzita, 2100. urteko egutegia ikusten da

Ehunka programa sortu dira iraganeko eta etorkizuneko urteetako egutegiak erakusteko. Esate baterako, Linux sistema eragilea duten ordenagailuetan, nahikoa da terminalean 'cal X' komandoa idatzi X urteko egutegia ikusteko, (non X 1-9999 balioa har dezakeen).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]