Betizu (ETB)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betizu (ETBko saioa)» orritik birbideratua)

Betizu ETBko ETB1 eta ETB3 kateetan euskaraz emititzen zen haurrentzako eta gazteentzako saio bat zen. Nerea Aliasek aurkezten zuen eta ondoren Jon Gomez aurkezle gaztea izan zen ikuskizunen gidari.

Betizu saioa ez da Betizu Kanalarekin nahastu behar (Super Bat Telebista kanala ordeztu zuena). Betizu saioa ETB1eko saio bat zen (ez bakarra). Betizu Kanala, ordea, Betizu saioko edukia soilik ematen zuen. ETB3k Betizu Kanal ordeztu zuenean, ETB3k Betizu telebista-espazioa mantendu zuen (saio moduan), Hiru3 saioak hura ordeztu zuen arte.

Haur eta gazteentzako programa moduan, hainbat produktu eta kimen jarri zituen martxan, hala nola

Horrez gain, Betizuk haurrentzako proiektu ugari sortu zituen, filmak, kontzertuak, antzerki saioak ("Betizu izar artean" eta "Betizu bizi-bizi", adibidez), haurrentzako kantu lehiaketak, lehiaketa hauetatik Euskal Herrian ezagunak diren musika taldeak irten zirelarik, diskak eta jostailuak bezalako beste produktu batzuez gain.

Saioak bere izena Betizu behi arraza euskaldunagatik jaso zuen.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Betizu: emakumezkoa, argala eta ezkerreko belarrian belarritako bat daramana.
  • Betisuis: emakumezkoa, lodia, zuri-beltz kolorekoa eta frantziar azentuarekin hitz egiten duena.
  • M. U.: gizonezkoa, txekorra. Lehen denboraldietan ipurzapi bat zeraman, saio jaio berria izateagatik. Betisuis eta Betizu arazoetatik ateratzeaz arduratzen ohi da.
  • Arrati: gizonezkoa, zezena. Betisuis eta Betizuren adinekoa eta azken honetaz maiteminduta dagoena.

Betizu Saioa (ETB1 kanala/ETB3 kanala) eta Betizu Kanala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betizu saioa ez da Betizu Kanalarekin nahastu behar (Super Bat Telebista kanala ordeztu zuena). Betizu saioa ETB1eko saio bat zen (ez bakarra). Betizu Kanala, ordea, Betizu saioko edukia soilik ematen zuen. ETB3k Betizu Kanal ordeztu zuenean, ETB3k Betizu saioa telebista-espazio moduan mantendu zuen (saio moduan), Hiru3 saioak hura ordeztu zuen arte.

  • Betizu Saioa (2001-2010/11) --> Hiru3 saioa (2010/11-...)
  • Betizu Kanala (2003-2010/11) --> ETB3 (2010/11-...)

2010ean ETB 3 marrazki bizidunak bakarrik emititzea erabaki zuenean, ETB 3-k Betizu Kanala ordeztu zuen.

Betizuko artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betizuk arrakasta handia izan zuen 90eko hamarkadan jaiotako haurren belaunaldiko gehienentzat. Betizuko kide izan ziren haur eta nerabe artistek (aurkezle, aktore, kantari, lehiakide... gisa) arrakasta eta ospe handia izan zuten ikusleen artean, eta Euskal Herri osoan oso ezagunak egin ziren, haurren eta publiko orokorraren artean oso ezagunak bihurtuz.

Betizuko saioren batean (Betizuko aurkezle, kontzertuetako abeslari, lehiaketetako parte, etab.) parte izan ziren artisten artean: Nerea Alias, Iban Garate, Ilaski Serrano, Jon Gomez, Joseba Olagarai, Zuriñe Hidalgo, Telmo Idígoras, Elene Arandia, Jon Urbieta, Leire Merino, Ainara Epelde, Amane Ibañez, María Ereña, Maialen Diez, Beñat Urkiola, Izar Algueró, Oihan Larraza, Leire Garijo, ...

Gehienak helduak dira gaur egun eta Betizuko artista ohiak bezala ezagutzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]