Betrachtung

Wikipedia, Entziklopedia askea

Betrachtung (euskaraz Kontenplazioa) Franz Kafkaren 18 narrazioko antologia baten izenburua da. 1913an argitaratu zen. Hau izan zen Kafkari argitaratu zioten lehen liburua. Narrazioak 1904 eta 1912 artean idatzi zituen Kafkak. Narrazio horietako zortzi, ordea, 1907an argitaratu ziren Hyperion aldizkarian, Kontenplazioa (Betrachtung) izenburupean.

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haurrak mendi bidean (Kinder auf der Landstraße)
  • Liluratzaile bat harrapatzea (Entlarvung eines Bauernfängers)
  • Bat-bateko paseoa (Der plötzliche Spaziergang)
  • Erabakiak (Entschlüsse)
  • Mendirako irteera (Der Ausflug ins Gebirge)
  • Mutilzaharraren zoritxarra (Das Unglück des Junggesellen)
  • Dendaria (Der Kaufmann)
  • Begirada oharkabetua lehiotik kanpora (Zerstreutes Hinausschaun)
  • Etxerako bidea (Der Nachhauseweg)
  • Oinezkoak (Die Vorüberlaufenden)
  • Bidaiaria (Der Fahrgast)
  • Soinekoak (Kleider)
  • Ezezkoa (Die Abweisung)
  • Zaldizko zaldunek hausnar dezaten (Zum Nachdenken für Herrenreiter)
  • Kalera begira dagoen lehioa (Das Gassenfenster)
  • Indio izateko desioa (Wunsch, Indianer zu werden)
  • Zuhaitzak (Die Bäume)
  • Zoritxarreko izatea (Unglücklichsein)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]