Bette Davis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bette Davis
Bette Davis
Datu pertsonalak
Izen osoa Ruth Elizabeth Davis
Jaio 1908ko apirilaren 5a
Lowell, Massachusetts (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1989ko urriaren 6a (-82 urte)
Neuilly-sur-Seine (FrantziaFrantzia)
Lan nabarmenenak Jezebel
All About Eve
Sariak Oscar Saria (2)
Webgunea www.bettedavis.com
IMDB IMDBko fitxa

Ruth Elizabeth "Bette" Davis (Lowell, 1908ko apirilaren 5a - Neuilly-sur-Seine, 1989ko urriaren 6a) Estatu Batuetako aktorea izan zen, bitan Oscar sariaren irabazlea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Broadwayen aritu ostean, Hollywoodera jo zuen, non Universal Studios konpainiako hainbat filmetan agertu zen. Orduan Warner Brothers konpainiarekin sinatu zuen. Hurrengo urteetan aktore nabarmenetakoa bihurtu zen. Goraipamenak jasotzen zituen film-genero askorengatik, bai melodramengatik bai komediengatik. Haren arrakasta handiena, dena den, drama erromantikoak ziren, nahiz eta "emakumezko filmak" zirela eragozten zitzaion, Bette Davisen atsekaberako.

Kameraren aurrean indar handiko pertsonaiak jokatzeagatik ezaguna bilakatu zen. Askotan glamour gutxikoak edo gaiztokoak ziren paperak. Perfekzionista zela leporatzen zioten, eta zuzendariekin nahiz ekoizleekin izandako liskarrak prentsara ere iristen ziren. 1950eko hamarkadan haren karrera gainbehera etorri zen, nahiz eta zineman zein telebistan lanean jarraitu zuen hurrengo hamarkadetan.

Zinemako arte eta zientzien Akademiako lehendabiziko emakumezko presidentea izan zen. Hollywooden barnan errespetua eskuratu zuen. Hamaika aldiz Oscarrerako izendapena jaso zuen, eta bizitza osoko saria lortu zuen lehen emakumea izan zen.

Haren nortasun sendoak, haren estiloak eta haren une oroko zigarretak osatu dute Bette Davisen irudia. Mingaina zorrotza ere bazuen, eta kritika mingarriak ere adierazten zuen Hollywood, gainerako aktore eta bere buruaren inguruan. Azken urteetan aitortu zuen bere lehentasun bakarra zinemagintza zela, bizitza pertsonala bigarren mailan utziz. Agian arrazoi honengatik lau aldiz ezkondu zen.

Azken urteetan minbiziak jota zebilen. Frantzian hil zen Donostiatik zetorrela, Zinemaldian ohoretu ondoren.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bette Davies Jezebel filmeko trailerrean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bette Davis Aldatu lotura Wikidatan