Bettina von Arnim
Wikipedia(e)tik
Bettina von Arnim, jaiotza-izenaz Elisabeth Catharina Ludovica Magdalena Brentano (Frankfurt, Alemania, 1785 - Berlin, Alemania, 1859), alemaniar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Clemens Brentanoren arreba eta Achim von Arnimen emaztea, bigarren erromantizismoko musa izan zen. Goetheren mireslea, gutunak trukatu zituzten, fantasia eta errealitatea nahasiz: Goethes Briefwechsel mit einem Kinde (1835, Goetheren eta neska baten arteko gutunak). Beethovenekin ere gisa bereko harremanak izan zituen.
Industriako proletalgoari erreparatu zion lehenetarikoa izan zen Arnim: Das Buch gehört (1843, Erregearentzako liburua ), Goetheren amarekiko irudipenezko solasa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.