Beverly Hills Cop II

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:38, 22 urtarrila 2016

Beverly Hills Cop II (euskaraz Beverly Hillseko Polizia II) 1987ko Tony Scott estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko komedia filma bat da. Eddie Murphy, Judge Reinhold, Jürgen Prochnow, Ronny Cox, John Ashton, Brigitte Nielsen, Allen Garfield, Dean Stockwell, Gil Hill, Gilbert Gottfried, Paul Reise, Hugh Hefner eta Tom Bower aktoreek antzeztu zuten.

1984ko Beverly Hills Cop filma arrakastatsuaren jarraipena da, era berean, 1994an Beverly Hills Cop III izeneko jarraipena izan zuen. Hiruak ere Los Angeles hirira lekualdatua izan den Detroit hiriko Axel Foley (Eddie Murphy) detektibe lotsagabearen ikerketa eta gorabeheretan oinarrituak.

Aski ezaguna den doinua eta Beverly Hills Cop film saileko ikurra den "Shakedown" abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Abesti onenaren Urrezko globo Sariaren izendapenak jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Detroit hiriko Axel Foley (Eddie Murphy) detektibea telebista bidez bere laguna den Beverly Hillseko polizia departamenduko Andrew Bogomil kapitaina emakume batek tirokatu duela jakingo du. Andrew ospitalera bisitatzera doanean, haren alaba Jan ezagutuko du. Bere lagunak diren Billy Rosewood (Judge Reinhold) detektibea eta John Taggart (John Ashton) sarjentuaren bidez tiroketa horren erruduna topatzen saiatuko da, nahiz eta departamenduko buruzagi nagusia den Harold Lutz aluak (Allen Garfield) bi agente horiek kaleratzeko aitzaki baten bila etengabe jardun izan. Axel eta bere bi lagunek eremu guztian jazo diren "abedearen banku lapurretak" Maxwell Dent (Jürgen Prochnow) arma-trakikatzaileak gauzatuak direla jakingo dute, hark Karla Fry (Brigitte Nielsen) neskalaguna Bogomil kapitaina hiltzera bidali zuelarik, bere arrastoaren atzetik baitzebilen.

Aktoreak

Kanpo loturak