Bhaktapur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bhaktapur

Bhaktapur
Bhaktapurko Durbar plaza
Izen ofiziala Bhaktapur
Nepaleraz भक्तपुर
Estatua NepalNepal
Zona Bagmati Gunea
Koordenatuak

27°40′0″N 85°25′0″E / 27.66667°N 85.41667°E / 27.66667; 85.41667Koordenatuak: 27°40′0″N 85°25′0″E / 27.66667°N 85.41667°E / 27.66667; 85.41667

Bhaktapur non dagoen adierazten duen Nepal-ko/-go/-eko mapa
Bhaktapur
Eremua 119 km²
Garaiera 1401 m
Biztanleria 72.543 bizt. (2001)
Dentsitatea 609,61 bizt./km²
http://www.bhaktapur.com/

Bhaktapur (nepaleraz भक्तपुर). Nepal. Katmanduko ibarreko hiri newaria da, 72.543 biztanle dituena (2001). Hiriburutik 13 km ekialdera dago, 1.401 metrotako altueran. Sinistunen hiria bezala ezagutzen da, baita Nepalgo kulturaren hiria izenaz ere.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena sanskritozko Bhakta (sinisdun) eta Pura (hiria) hitzen elkarketatik dator, beraz Bhatapur izenak Sinisdunen hiria esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ananda Deva Malla errege Mallak sortu zuen XII mendean Khwopa izenarekin. Hasiera hartan Ganesh jainko hinduaren hiru tenploren artean triangelu itxura zeukan hiriak. XVI menderarte Nepalgo hiri nagusia izan zen eta 1768an Prithvi Narayan Shah errege gurkhak herrialdea konkistatu zuenean Bhaktapurrek isolatuta gelditzea erabaki zuen hiri aske gisa.

Tibet, India eta Pokhararen elkargunea izateak eman zion aberastasuna gaur egun bere Durbar ederraren etxeen arkitekturan nabari da. XX mendean alemaniarren proiektu baten laguntzaz hiria garbitu eta berriztu egin zuten eta gaur egun Nepalgo toki turistikoenetakoa bihurtu da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri guztia da ikustekoa eta UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua du. Oinezkoentzako eremua da gainera.

Bhaktapurreko Durbar plaza da bertako plaza nagusia. 55 leihoen jauregia nabarmentzen da denen gainetik, 1769 arte Jitamitra Malla erregearen egoitza izan zena. Durbarraren inguruan newari estiloko kale, etxe, plaza, iturri eta tenploak daude. Aipatzekoak dira Taumadhi eta Dattatreya plazak. Tenplo gehienak hinduak badira ere, badaude 19 tenplo budista, honen adierazgarri Durbar plazako lehoi biak.

1934eko lurrikarak 2000 etxe suntsitu zituen Bhaktapurren. Horien artean Durbarreko eraikinen herena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bhaktapur Aldatu lotura Wikidatan