Bi Arrosen Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bi Arrosen Gerra
Choosing the Red and White Roses.jpg
Shakespeareren Henry VI antzerki lanean oinarritutako Henry Payneren pintura (1908). Bertan, bi fakzioetako kideek arrosa zuria edo gorria hartzen dute Temple Gardenean, zein alderdiren aldekoak diren adierazteko.
Data 14551487
Lekua Ingalaterra, Gales eta Calais
Emaitza
Gudulariak
White Rose Badge of York.svg York etxea Red Rose Badge of Lancaster.svg Lancaster etxea
Buruzagiak
Arms of Richard of York, 3rd Duke of York.svg Rikardo Yorkekoa
Arms of the Earl of March.svg Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
Arms of Thomas of Lancaster, 1st Duke of Clarence.svg Rikardo III.a Ingalaterrakoa
Royal Arms of England (1470-1471).svg Henrike VI.a Ingalaterrakoa
Arms of Margaret of Anjou.svg Margarita Anjoukoa
Arms of the Prince of Wales (Modern).svg Eduardo Westminsterkoa
Arms of Edmund Tudor, Earl of Richmond.svg Henrike VII.a Ingalaterrakoa

Bi Arrosen Gerra[1] 1455 eta 1485 artean, Ingalaterrako erregetzarako lehian, York etxea (arrosa zuria ikur zuena) eta Lancaster etxea (arrosa gorria ikur zuena) aurrez aurre ezarri zituen gerra zibila izan zen. Bi Arrosen Gerra edo Arrosen Gerra izena Erromantizismoan sortu zen, etxe bien ikurra arrosa zelako.

Guda, batez ere, aristokrata lurjabeek eta jaun feudalek egin zuten. Alderdi bat edo bestea hautatzea nobleen arteko ezkontza dinastikoen araberakoa izan zen. Lancaster etxearen sortzailea Joanes Gantekoa (1340-1399), Eduardo III.a Ingalaterrakoaren hirugarren semea izan zen. York etxearena, berriz, haren anaia Edmundo Langleykoa (1341-1402), Eduardo III.aren laugarren semea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehun Urteko Gerran izaniko galerek eta Lancaster etxeko Henrike VI.ak errege izateko gaitasunik ez erakusteak Rikardo Yorkekoaren eta Warwick kondearen altxamendua ekarri zuten. Saint Albans (1455), Northampton (1460) eta Towntongo (1460) guduak galdu ondoren, Henrike VI.ak erregetza utzi behar izan zuen Rikardo Yorkekoaren seme zen Eduardo IV.aren alde.

Hala eta guztiz ere, Warwickek, Rikardo Yorkekoarekin elkar hartuta, Henrike VI.a ezarri zuen berriz errege 1470ean. Tewkesburyko gudua irabazi ondoan, Eduardo IV.ak erregetza hartu zuen berriro 1471n. 1483an, Eduardo V.a, Eduardo IV.aren semea, errege izendatu zuten, baina Rikardo III.a osabak hil eta Henrike Tudor Lancastertarren ondorengoak erregetza hartu zuen Henrike VII.a izenaz. Bi alderdien arteko gatazkak erregea Eduardo IV.aren alaba zen Elisabet Yorkekoarekin ezkondu zenean amaitu ziren (1485).

Bi Arrosen Gerrak Plantagenet etxea suntsitu eta jaun feudalen aginpidea ahuldu zuen. Era berean, Ingalaterrak Europan zuen eragina gutxitu zuen. Ordainetan, burgesen itzalaren hazkundea eta Tudor etxearen agintaldiko monarkia zentralizatuaren hasiera ekarri zuen. Historialarien ustez, gerra hark Ingalaterrako Erdi Aroaren bukaera eta Pizkundearen hasiera seinalatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bi Arrosen Gerra Aldatu lotura Wikidatan