Bearno

Wikipedia(e)tik
Biarno» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bearno


Béarn (fr), Bearn (oc)

Ez da estatua
Bearnoko bandera
Bandera
Bearnoko armarria
Armarria
Ereserkia: Mendi haiek
(Aqueras montanhas)
Mapa Bearn.png
Bearno
Hiriburua Paue
Hiri nagusiak Oloroe-Donamaria, Saliese, Ortheze, Nay, Morlaàs, Nabarrengose, Salbaterra Bearno, Mourenx
Administrazioa Pirinio Atlantikoak departamentua, Frantzia
Biztanleria 350.000
Administrazioa Pirinio Atlantikoak departamentua, Frantzia
Dirua Euroa
Herritarra bearnes, bearnotar
Hizkuntza(k) bearnesa, frantsesa, euskara
Ofiziala(k) Frantsesa

Bearno edo Biarno[1][2] (bearneraz Bearn [beˈar] edo Biarn ['bjar]; frantsesez: Béarn) Gaskoniako eskualde historikoa da (Okzitania). Gaur egun Akitania eskualdea eta Pirinio Atlantikoak departamendua (Frantzia) osatzen du Ipar Euskal Herriarekin batera. 350.000 biztanle inguru ditu. Hiriburua Paue da eta hiri nagusiak Oloroe, Orthez, Lescar, Mourenx, Morlaas, Navarrenx eta Noguères. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Industria Paue eta Lacq-Mourenx aldeetara bildu da nagusiki. Lacq-eko gas hobiak (1951n aurkituak) oso garrantzitsuak dira (200.000 milioi m3). Turismoak ere badu garrantzia Pirinioetan. Administrazioaren aldetik, Zuberoa Biarnori (Oloron Sainte-Marie) lotua egon da (eta hala dirau maila askotan) Frantziako Iraultzaz geroztik. Zuberoa Baionako Merkatari Ganberari lotua gelditu zen 1991n, Lapurdi eta Nafarroa Beherearekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean Ipar Euskal Herria (Zuberoa eta Nafarroa Beherea), iparraldean Landak eta Armagnac (Gers departamendua), ekialdean Bigorre (Pirinio Garaiak) eta hegoaldean Aragoi ditu.

Fisionomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdean altuera apaleko mendi eta muinoak daude. Iparraldeko lurrak lauak dira, eta Pirinioetatik jaisten diren erreka eta ibai ugarik zeharkatzen dituzte (Pau eta Oloron Aturriren ibaiadarrak).

Eskualdean ipar-ekialdetik sartzen, ipar-hegoalderantz doazen muinoak daude: Montanérès, Vic-Bilh eta Soubestre muinoak. Bertan Aturriren zenbait ibaiadarrek dute iturri: Gabas, Luy de France eedo Luy de Béarn; Paueko ibaiaren harana (Ortheze, Artix, Paue, Nay) biztanle gehien duen eskualdea da, baina Oloroeko ibaiaren haranak (Oloroe-Donamaria, Nabarrengose, Salbaterra Bearno) biztanle asko ere baditu. Hegoaldean Pirinioak ditu, tartean Bearno Garaiaren hiru haran nagusiak: Ossauko harana (Pourtalet, 1.794 m. eta Midi d'Ossau (2.884 m); Aspe (Somport, 1.650 m) eta Baretos.

Bertako mendirik altuenak Auñamendi (2.504 m) eta Pic Palas (2.974 m) dira, azkena Akitania osoko garaiena izanik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Bearnoko bizkonderria


Erromatarren garaian Beneharnum (Paue eta Lacq arteko lurraldea) zen Biarno, eta erromatar probintzietako baten barnean egon zen (Akitanian). Bisigodo eta frankoen erasoak jasan zituen lurraldeak. Nahiz eta 843an Verdungo Hitzarmenak Frantziako erresuman kokatu, orduko bere egoera eztabaidatsua da. Biarnoko Bizkonderria IX. mendearen erdialdean osatu zen (Centulo I.a Lupo, 841). Bere lehendabiziko legebiltzarra, Cour Major izenekoa, 1080. urtean sortu zuten, hau da Ingalaterrakoa baino 185 urte aurrerago. Bearnok Akitaniako dukerria osatu zuen, Leonor Akitaniakoaren bitartez Ingalaterrako Erresuma mende baten zehar (1242-1347) osatu zuena. 1290ean Bearno Foix konderriaren eskuetan geratu zuten; 1347an ingelesak Akitaniatik joan zirenean, Gaston III.a Febus erregeari Foix konde moduan gorazarre egin bazion ere, ez zuen Bearnoko bizkonderriagatik egin bere burujabetasuna aldarrikatuz. Orduan Paue bizkonderriko hiriburu bilakatu zen. Laster jaraunspenen ondorioz Nafarroako erregeek lortu zuten eskualdea. Hauek Hego Euskal Herriko lurraldeak galdu zutenean Bearno mantendu zuten.

Biarnoko Bizkondeek gero eta lurralde gehiago eskuratu zituzten: Bigorra, bolada batez (XI. m.); Oloron, Gabardan (XII. m.); Brulhois, Zaragoza eta Uncastillo, bolada batez (XII. m.); Marsan, Foix, Rossilló eta Andorra (XIII. m.); Albi, Lautrec eta Nebouzan (XIV. m.) eta Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Albret XV. mendean. Nafarroako errege ere bihurtu ziren mende horretan. Lescar, Morlaas (841), Orthez (1194) eta Paue (1464) izan ziren Biarnoko antzinako hiriburuak. Gaskonia eta Guienako dukeen mende egon ondoren, Ingalaterrako koroarekiko loturak hautsi zituen Biarnok XIII. mendean. Zuberoa, Amikuze eta Oztibarre bereganatzeko alferreko saioak egin eta gero, Biarno Foix konderriaren mende geratu zen ezkontza baten bidez. Foix eta Biarnoko kondeen garaian indartsua izan zen Biarno, Gaston III.a Febus deituaren agintaldian nagusiki (1343-1391). Foixko konde eta Biarnoko bizkonde zen Gaston IV.a Nafarroako errege bihurtu zen Eleonor Nafarroako erreginarekin ezkondu ondoren (1436). Nafarroako koroa Pauen egoku ondoren 1483an, Foixko kondesa, Biarnoko bizkondesa eta Nafarroako erregina Katalina, Joan Albretekoarekin ezkondu zen eta harrezkero, Albreteko etxeak Foix, Biarno eta Nafarroa bere mendean izan zituen. Gaztelak 1512an Nafarroa Garaia konkistatu arren, Albretekoek iraun zuten Nafarroako errege. 1527an, Nafarroako erregea zen Henrike Albretekoa Frantzisko I.aren arreba Margaritarekin ezkondu zen eta era horretan bi koroen arteko harremanak estutu ziren. 1548an Nafarroako erregina Joana Albretekoa Antoine Bourbonekin ezkondu zen eta ezkontza hartatik jaio zen Henrike Biarnotarra Nafarroako Erregea, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege izan zena (1589-1610). Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako errege bilakatu zenean, ez zizkion bere herrialdeak koroari lotu. 1620an berriz, bere heriotzatik hamar urte pasa zirenean, oinordekoak Frantziako koropean batu zituen bai Bearnoko bizkonderria bai Nafarroa Beherea. Biarnoren nortasun politiko berezia indarrik gabe utzi zuten Frantziako Iraultza baino lehen (1789ko abuztuak 4), Ipar Euskal Herria eta Biarno departamendu bakar batean sartzea erabaki baitzuten. XVIII. mendearen bukaeran, Frantziako Iraultzak frantses hizkuntza ofizial bakarra bilakatzeaz gain, bertako Parlamentua eta foruak indargabetu zituen. Bearnok Ipar Euskal Herriarekin batera Behe Pirinioak departamendua osatu zuen, gero Pirinio Atlantikoak izango zena.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara edo euskararen familiako hizkuntza bat (akitaniera) bide zen bertako hizkera, Biarno historia idatzian sartu zenean (K.a. I). Honetarako frogarik ez bada ere, euskarak argi ditzakeen toponimo asko daude Biarno osoan. Erromanizazioaren ondorioz, ordea, familia erromanikoaren barnekotzat hartzen den dialekto berezi bat sortu zen, bertan eta aldameneko herri batzuetan: gaskoiera. Biarnesa, Biarnoko mintzaira, gaskoiaren dialekto bat da. Euskara ez bezala, azkar sartu zen biarnesa literaturan eta hizkuntza idatzian. Nafarroako Gortean biarnes-gaskoiez mintzatzen ziren eta Nafarroa nahiz Biarnoko Foruak hizkuntza honetan idatzi ziren (Paue Nafarroako erregeen egoitza izan zen, XV. mendetik aurrera). Frantziako Iraultza arte hizkuntza ofiziala izan zen. Gaur egun, ordea, hezkuntza eta kultura bide guztietatik kanpora geratu da, eta nekazariguneetan baizik ez da erabiltzen. Zuberoako muga herrietan, euskara-biarnes elebidun asko izan da aspaldidanik eta Biarno barneko bi herrietan hitz egiten da euskaraz (Eskiula eta Jeruntze). Hizkuntzei dagokienez, frantsesa da bertan nagusia eta ofiziala, baina okzitanieraren hiztunak ere badaude. Halaber, herri euskaldun batzuk ere badira, Eskiula kasu.

1970eko hamarkadatik aurrera bertakoek okzitaniera berpiztea saiatu dira, batez ere calandreta edo eskola elebidunak sortuz.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Pirinio Atlantikoak departamenduko udalerrien zerrenda

Egun 387 udalerri ezberdinetan bizi diren 350.000 biztanle inguru ditu. Egungo hiriburua Paue bada ere, baditu zenbait udalerri nagusi:

Barneko haranak emigrazio handia jasan dute, adibidez, Aspek 2.500 biztanle besterik ez ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 149. araua, Euskal Herri inguruko exonimoak. Kontuan izatekoa da arau horretan bertan lehentasuna ematen zaiola Bearno formari: aipatzen den lehenengo forma izateaz gain (hori alfabetoaren hurrenkeran ere halaxe litzateke, dena dela), eskualde izenaz beste, arau horretako gainerako toponimoetan Bearno da aukera bakarra (Castetnau-Camblong = Gazteluberri Bearno; Sauvaterre-de-Béarn = Salbaterra Bearno). Eta Euskal Onomastikaren Datutegian ere, Bearno formari ematen dio lehentasuna Euskaltzaindiak. Herritar izentzat ere, bearnotar arautu du Euskaltzaindiak, biarnotar aukera onartu gabe. Beraz, toponimoetarako terminologia lanik zorrotzena eskatzen duten lanetan —hala nola entziklopedietan— behintzat, Bearno ala Biarno jarri erabaki behar bada, badirudi lehenaren alde egin beharko litzatekeela.
  2.   Euskaltzaindia (2008-05-30), 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bearno Aldatu lotura Wikidatan