Biarritz-Angelu-Baionako aireportua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Biarritz-Angelu-Baiona
Biarritz-Angelu-Baiona
NAGE: BIQ - NAZE: LFBZ
Informazioa
Aireportu mota publikoa
Hiria Biarritz, Lapurdi (Frantzia)
Garaiera 74 m
Koordenatuak
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
09-27 2.250 Asfaltoa
Estatistikak (2012)

Biarritzeko aireportua Biarritz eta Angeluko udalerrien artean dagoen aireportua da.

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Barneko ikuspegia

1950eko hamarkadan zehar sortu zen. Gaur egun Biarritzeko aireportua Lapurdi, Gipuzkoa eta Landetako biztanleek erabiltzen dute, nazioarte mailan dituen hegaldi kopuru handiarengatik. Donostiatik nahiko hurbil kokatzen da Biarritzeko aireportua eta urtero milaka dira aireportua erabiltzen duten biztanle gipuzkoarrak. Donostia eta Biarritz bitartean bada autobus zerbitzua gaur egun.

Azken hamarkadan Donostia eta Baiona bitarteko Euskal Hiriaren kontzeptua garatuz joan den heinean, asko izan dira Donostiako aireportua itxi eta eskualderako aireportu bakarra uztea eskatu dutenak. Dena den, ia ezinezkotzat jotzen da aireportu bakarra uztea, Donostiako aireportua eta Biarritzeko aireportua bi lurralde ezberdinetan aurkitzen direlako, eta bi lurralde horiek aireportu biak mantendu nahi dituztelako.

Ezaugarri teknikoak [aldatu]

Terminalak pista bakarra dauka, 09-27 pistak guztira 2.250 metroko luzera dauka. Terminalaren alboan, aparkaleku bat dago, lehen 30 minutuetan aparkatzea doakoa delarik. Aireportuaren IATA kodea BIQ da, eta ICAO kodea LFBZ.

Aireportuan dauden hegazkin konpainiak [aldatu]

Azken urteetan Europako aireportu askotan gertatu bezala, kostu-baxuko hegaldiek gero eta garrantzia handiagoa dute Biarritzko aireportuan. Horrela, Ryanair hegazkin konpainia irlandarrak hainbat hegaldi eskaintzen ditu. Hauek dira aireportua erabiltzen duten hegazkin konpainiak.

Lentoasema 673 right.svg Hegaldiak
Maarseilla, Paris-Orly
Lyon
Udan: Geneva, Niza
Paris-Charles de Gaulle
Udan: Londres-Gatwick, Lyon
Londres-Stansted
Udan: Brusela Hegoaldea-Charleroi, Dublin, Stockholm-Skavsta
Udan: Kopenhage
Udan: Brusela
Udan : Rotterdam
Udan: Estrasburgo, Lille

Estatistikak [aldatu]

Biarritz-Angelu-Baionako nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2012
Eguneratua: 2013ko maiatzaren 2a.[1]
Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2001 790.631 2007 930.880
2002 778.767 2008 1.028.006
2003 799.914 2009 1.011.589
2004 786.373 2010 989.622
2005 817.083 2011 1.032.937
2006 865.601 2012 1.084.200

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa