Biarritz Olympique
| Izen osoa | Biarritz Olympique Pays Basque B.O.P.B. |
||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hiria | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Sorrera | 1913ko Apirilaren 26a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Kirol zelaia | Aguilera zelaia (Edukiera: 14.000 leku) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Top 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011-12 | 9.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | www.bo-pb.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Biarritz Olympique Pays Basque (B.O.P.B.) Biarritzeko (Lapurdi) errugbi taldea da. Aguilera zelaian jokatzen dute. Frantziako errugbi txapelketa bost aldiz irabazi eta Europako txapeldunorde behin izan da. Europa mailako norgehiagokak azken urteotan Donostiako Anoeta estadioan jokatu ohi ditu.
Ipar Euskal Herriko errugbi derbian Aviron Bayonnais taldearekin lehiatu ohi da. Serge Blanco klubaren jokalari ezagunenetarikoa izan da, 93 aldiz Frantziako selekzioarekin jokatu zuena.
Eduki-taula |
[aldatu] Kronologia
- 1898 - Lehen errugbi taldea sortu zuten Biarritzen, Amicale des anciens de Jules-Ferry izenarekin.
- 1913 - Biarritz Olympique sortu zen.
- 1935 - Lehendabiziko aldiz irabazi zuten Frantziako Txapelketa.
- 2006 - Europako kopako txapeldunorde eta azken aldiz Frantziako txapeldun bilakatu ziren.
- 2008ko urriaren 4an BOPB-TV bere telebista katea aurkeztu zuten.
- 2010 - Europako kopako txapeldunorde bigarren aldiz bihurtu zen.
- 2012 - Europako txapelketa irabazi zuen Biarritzek.
[aldatu] Palmaresa
[aldatu] Azken denboraldiak
Frantziako lehen mailako txapelketa
| Denboraldia | Talde kopurua | Titulua | Liga erregularreko sailkapena | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2004-2005 | Top 16 | Frantziako txapeldun | 2.a | 96 puntu | 30 | 20 | 0 | 10 |
| 2005-2006 | Top 14 | Frantziako txapeldun | 1.a | 90 puntu | 26 | 19 | 0 | 7 |
| 2006-2007 | Top 14 | - | 4.a | 76 puntu | 26 | 17 | 1 | 8 |
| 2007-2008 | Top 14 | - | 6.a | 66 puntu | 26 | 13 | 1 | 12 |
| 2008-2009 | Top 14 | - | 5.a | 71 puntu | 26 | 15 | 0 | 11 |
| 2009-2010 | Top 14 | - | 7.a | 59 puntu | 26 | 12 | 0 | 14 |
| 2010-2011 | Top 14 | - | 5.a | 72 puntu | 26 | 15 | 1 | 10 |
| 2011-2012 | Top 14 | - | 9.a | 52 puntu | 26 | 10 | 2 | 14 |
Europako emaitzak
- 2004-2005: Europako kopa: Finalerdia
- 2005-2006: Europako kopa: Txapeldunordea
- 2006-2007: Europako kopa: Final laurdena
- 2007-2008: Europako kopa: Sailkatze fasea
- 2008-2009: Europako kopa: Sailkatze fasea
- 2009-2010: Europako kopa: Txapeldunordea
- 2010-2011: Europako kopa: Final laurdena
- 2011-2012: Europako txapelketa: Txapelduna
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Webgune ofiziala
| Euskal Herriko errugbi taldeak | ||
|---|---|---|
|
Euskal Herria |
||