Biarrizko itsasargia
| Biarrizko itsasargia | |
| Kokapena: |
|
|---|---|
| Udalerria: | Biarritz |
| Eraikuntza: | 1830-1832 |
| Altuera: | 44,20 m |
| Garaiera: | 79,20 m |
| Argien luzera: | 26 itsas milia |
| Argiak: | 2 distira zuriak, 10 s |
| Optika: | Fresnel |
| Linterna: | Halogeno metalikoak 1000W |
| Bisitagarria: | Bai |
| Zaindaria: | Ez |
| Automatizazioa: | 1980 |
Miarritzeko itsasargia izen bereko udalerriko San Martin lurmuturrean dagoen itsasargia da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1830 eta 1832 artean eraiki zuten, Viennois jauna arkitekto zuzendaria izanik. San Martin lurmuturraren mendebaldean kokatuta, oinarriak arrokan 5 metro sartu zuten (orduan dorrearen makurdura gertagarria saihesteko teknika zela eta). Kono formako dorre zuria duen eraikuntza, goardianoaren gela bakarrik uzten.
Gertuko Itsasargiko kali jokoa baino berrogeita hamar urte lehenago eraikia izan zen, golf-zelaia 1888an eraiki zutelako.
1950ean elektrifikatua, itsasargia 1980an automatizatu zuten guztiz.
Frantziako gobernuak ondare kulturalen zerrendan kokatu zuen 2003an[1].
[aldatu] Ikuspegia
Solairua eta tontorraren arteko 248 harmailak igo ondoren, ia 80 metroko garaieran daude bisitariak[2]. Hortik ikuspegi ikusgarria dago: behean duen Biarritz, Akitania eta Euskal Herriko kostaldea, edo Pirinioak. Iparraldean Aturriko bokalea; ekialdean Baiona; hegoaldean Hendaia eta Donibane Lohizune eta mendebaldean Bizkaiko golkoa ditu.
[aldatu] Ezaugarriak
- Deskribapena: Kono formako dorre zuria.
- Eraikuntza: 1830-1832
- Arkitektoa: Viennois jauna
- Maila: 1. mailakoa
- Elektrifikazio:
- Martxak: 248