Bibliaren Gerrikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bibliaren Gerrikoaren hedapen hurbila.

Bibliaren Gerrikoa kristau protestantismo atzerakoia (gehienbat ebanjelikoa) nagusi den AEBetako hegoaldeko zonaldeari ematen zaion izen informala da. Esapide honen aurreko aipu ezaguna H. L. Mencken kazetariak idatzi zuen 1924an.

Kolonietako garaian (1607-1776), zonalde hori Eliza Anglikanoaren gotorlekua izan zen. Protestantismora hurrengo mendean nagusitzen hasi zen emeki-emeki, mugimendu erlijioso andanek, horietako asko baptistekin erlazionatuta, entzute handia irabazi ahala.

Zonalde hau herrialdeko beste batzuen aldean erkatzen da. Honela, ipar-ekialdean eta Laku Handietako Zonaldean protestantismo aurrerakoiagoa eta katolizismoa dira nagusiak; Erdi-Mendebaldean erlijio aniztasuna dago; mormoien korridorea Idahon eta Utah-n kokatzen da; eta mendebaldea sekulartzat jotzen da.