Bidaso Beherea

Wikipedia(e)tik
(Bidasoaldeatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bidasoaldea

 Gipuzkoa
Gipuzkoa - Bidasoaldearen kokapena.gif
Azalera 71,03 km²
Biztanleria 75.497 (2005)
Dentsitatea 1.062,89 bizt / km²
Udalerriak Hondarribia eta Irun
Herririk handiena Irun (59.557 biztanle)

Bidasoaldea edo Bidaso Beherea Gipuzkoako ekialderen dagoen eskualdea da. Hendaia ere sartuta, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko eskualdea eratzen du. Irun eta Hondarribia udalerriak hartzen ditu bere baitan. Eskualde honek 71,6 km2ko azalera du (Gipuzkoaren %4), eta 75.497 biztanle zituen guztira 2005an. 59.557 biztanlerekin, Irun da eskualdeko herririk jendetsuena, baita Gipuzkoako bigarren herririk handiena ere.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Eskualde mugakideak

Kantauri itsasoarekin egiten du muga iparraldean, Lapurdiko Hendaiako kantonamenduarekin ekialdean, Nafarroako Bortzirirekin hegoaldean eta Gipuzkoako Oarsoaldearekin mendebaldean.

[aldatu] Inguru naturala

Zeharkatzen duen Bidaso ibai mugalariak eman dio izena eskualdeari.

Aiako Harria natur parkea barne hartzen du.

[aldatu] Ekonomia

1996an 1.930.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). EAEko indize bateratzailea 100 eta Gipuzkoakoa 102 zelarik, 84an zegoen Bidasoa Beherea. 1996an eskualdearen balio erantsiaren %68 zerbitzuetatik zetorren, Gipuzkoako batez bestekoa baino 15 puntu gorago. Irunen, esaterako, industriak balio erantsiaren %26 ekarri zuen 1996an, baina Hondarribian %16ra baino ez zen heldu. Hondarribian, aldiz, pisu aipagarria zuen lehen sektoreak, Gipuzkoako batez bestekoa askozaz gainditzen baitzuen. Azken urteotan aldaketa sakonak jasan ditu eskualdearen egitura ekonomikoak, Irunen gehienbat.

Hondarribiak bere erakargarritasun turistikoa sendotu du azpiegiturak asko hobetuz hondartza eta kirol portua eraberritu dituzte, esaterako eta, arrantza sektorearen krisialdia latza izan arren, eusten dio oraindik betiko jarduera horri.

Irunen, aldiz, krisialdi gogorra jasan zuten mugen desagerpenaren ondorioz, eta horiei lotutako lanpostu asko galdu ziren. Nolanahi ere, garraioarekin eta beste alor batzuekin zerikusia duten jarduera berriekin bideratu dute egoera. Hizkuntzari dagokionez, nahiko orekatuta daude euskara eta gaztelania eskualde honetan, nahiz eta gaztelania izan nagusi, Irunek duen garrantzi demografikoaren eraginez.

[aldatu] Udalerriak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Eskualdean 24.268 euskaldun, 12.087 ia euskaldun eta 31.972 erdaldun bizi ziren 1996an. Irunen erdaldunek ia bikoiztu egiten zuten euskaldunen kopurua, eta erabat alderantzizkoa zen egoera Hondarribian.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak