Bidaurreta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; Oñatiko monasterioa gaitzat duena beste hau da: Bidaurreta monasterioa

Bidaurreta

 Nafarroa
Bidaurretako bandera

Bidaurretako armarria

Izen ofiziala Bidaurreta
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Antonio María Goikoetxea Armendaritz
(Saigola)
Herritarra bidaurretar
Koordenatuak 42°46′36″N 1°49′58″W / 42.77667°N 1.83278°W / 42.77667; -1.83278Koordenatuak: 42°46′36″N 1°49′58″W / 42.77667°N 1.83278°W / 42.77667; -1.83278

Navarra - Mapa municipal Bidaurreta.svg

Eremua 5,14 km2
Garaiera 432 m
Distantzia 19,5 km Iruñera
Posta kodea 31174
Biztanleria 157 bizt (2011)
Dentsitatea 30,54 bizt/km²

Bidaurreta Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 144 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 20 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean.

Bidaurretak Etxarrirekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin ekialdean; Jaitzekin mendebaldean; eta Beraskoain eta Girgillaorekin hegoaldean. Girgillao Lizarrako merindadeko herria delarik.

[aldatu] Historia

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Arguiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da.

[aldatu] Ondarea

  • San Julian eliza: XIII. eta XIV. mendeen artean birmoldatutako Erdi Aroko jatorria duen eraikuntza da. Harriz egindako nabe karratu bakarreko eliza da, oinarrian kanpandorrea duena. Alboetako kaperak mendez mende egindako birmoldaketen ondorio dira.

[aldatu] Demografia

Bidaurretako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
240 266 272 254 228 188 213 219 132 128 110 99 125

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,57 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Bidaurretako alkatea Saigola (AES) herri ekimeneko Antonio María Goikoetxea Armendaritz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien %4,88) eta 9 boto zuri izan ziren (botoen %11,54). Abstentzioa %31,09koa izan zen.

Bidaurretako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Antonio María Goikoetxea Armendariz (AES) 57 Bai
Arturo Zazpe Gorritxo (AES) 46 Bai
Alberto Beloki Arrondo (AES) 42 Bai
Francisco Javier Tabar Urra (AES) 34 Bai
Jose Ignacio Ziritza Markotegi (AES) 31 Bai

2011n ere Saigola izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; Goikoetxeak segitzen du alkate.

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, jaurerriak bertan behera geratu eta herria udalerri independente bihurtzean alegia. Bi solairuko eraikuntza askea da, fatxada margotuarekin. Inguruko eraikuntzen estilo arkitektoniko bera dauka. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta bertako idazkaria Ziritza, Etxarri eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Julian kalea, 22

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Antonio María Goikoetxea Armendaritz Saigola
2011- Antonio María Goikoetxea Armendaritz Saigola

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Bidaurreta eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,16k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Bidaurreta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[1].

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Pamplonesa autobus konpainiak Bidaurreta Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak