Biela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barne-konbustio motorrean erabilitako biela.

Biela txandakako mugimendu zuzena errotaziozko mugimendu bihurtzen duen edo errotazio mugimendua txandakako mugimendu bihurtzen duen barra da.

Barne errekuntzako motorretan, errekuntzaren ondorioz pistoiak jasaten duen indarra birabarkiari transmititzen dio. Bere eginbeharra abiadura handian lortu behar duenez, batetik ahalik eta arinena izan behar du eta bestetik ahalik eta zurrunena. Hori lortzeko, asko zaintzen dira erabilitako lehengaiak (aluminioa, altzairua, burdinurtua, etab.), profilaren forma(H, I) eta fabrikazio prozesua (estanpazioa, mekanizatua).

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burua: Bielaren burua da birabarkiaren erroarekin lotzen dena. Orokorrean, muntaia errazteko, bielaren burua erdibituta dago. Bereizten den biela zatiari txapela esaten zaio.
  • Gorputza: Burua eta oina lotzen ditu, eta orokorrean H itxurako ebakidura du, forma honek ematen baitu zurruntasunik haundiena.
  • Oina: Pistoia eta biela lotzen den gunea da. Lotura buloi baten bidez egiten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.