Bierzo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bierzo (El Bierzo gaztelaniaz, O Bierzo galizieraz eta El Bierzu astur-leoneraz) Gaztela eta Leongo ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da, Leongo probintzian kokatutakoa.

Mugakideak Asturias iparraldean, Lugoko probintzia ipar-mendebaldean, Ourense hego-mendebaldean eta ekialdean Leongo beste eskualde batzuk.

2.828 km2-ko azalera dauka eta 131.022 biztanle zituen 2005ean (44.32 biz./km2). Hiriburu eta udalerri nagusia Ponferrada du (66.656 biz. 2006an).

Bierzoko kokapena.

Herri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ponferrada: 65.984 biztanle (2005).
  2. Bembibre: 10.059.
  3. Fabero: 6.039.
  4. Toreno: 3.792.
  5. Villafranca del Bierzo: 3.710.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Las Médulas: antzinako meategi erromatarrek sortutako paisaia

Sil ibaiak (Miñoren adarra) eskualdea zeharkatzen du.

Bestela, aipatzekoa da Los Ancares izeneko eremu naturala.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelania da Bierzoko herritarren hizkuntza nagusia, baina honetaz gain beste bi hizkuntz-komunitate ditugu.

Alde batetik galizierazkoa dugu eskualdeko mendebaldean, Vilafranca do Bierzo, Barxas, Borrés, Cacabelos, Candín, Carucedo, Carracedelo, Corullón, Oencia, A Ponte de Domingo Flórez, Sobrado, Trabadelo, Valboa, A Veiga de Valcarce eta Villadecanes udalerrietan. Bertan egiten duten aldaera "ekialdeko galiziera" da, Asturiasen egiten duten eonaviegoaren taldekoa.

Bestetik, leonerazko (asturleoneraren aldaera) hiztunak bizi dira eskualdean, batez ere Furniella, Altu Sil, Valle'l Bueza, Os Ancares, El Bierzu Central eta Cabreira inguruetan.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]