Bifidobacterium

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bifidobacterium
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Actinobacteria
Klasea: Actinobacteria
Ordena: Bifidobacteriales
Familia: Bifidobacteriaceae
Generoa: Bifidobacterium
Orla-Jensen 1924
Espezieak

B. adolescentis
B. angulatum
B. animalis
B. asteroides
B. bifidum
B. boum
B. breve
B. catenulatum
B. choerinum
B. coryneforme
B. cuniculi
B. denticolens
B. dentium
B. gallicum
B. gallinarum
B. indicum
B. infantis
B. inopinatum
B. lactis
B. longum
B. magnum
B. merycicum
B. minimum
B. pseudocatenulatum
B. pseudolongum
B. pullorum
B. ruminantium
B. saeculare
B. subtile
B. suis
B. thermacidophilum
B. thermophilum

Bifidobacterium generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Anaerobioak dira eta ez dira mugikorrak. Ez dute esporarik sortzen.

Bifidobakterioak heste lodian bizi dira, bertako bakterio saprofito garrantzitsuenetarikoak izanik (zenbait Clostridium, Enterococcus, enterobakterio eta Bacteroides-ekin batera). Heste-flora bakteriarrak funtsezko zeregina betetzen du elikagai digerituen eraldaketan eta degradazioan.

Genero honen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Hartzidura hori dela eta, Bifidobacterium-ek bat egiten du azido laktikoen bakterioekin (Streptococcus, Lactobacillus...), eta aspaldian Lactobacillus generoan sailkatzen zen. Hala ere, glukosaren hartzidura berezia du, azido laktikoaz gain azido azetikoa ere sortzen duelako.

Bifidobacterium oso ugaria da bularreko-umeen heste lodian, titia kentzearekin gutxituz. Helduengan ere askoz urriagoa da. Biberoiaz elikatutako umeek ez dute bakterio hau haien heste-traktuan; amaren bularra jasotzen dutenek, berriz, bai. Ama-esneak gluzido berezi bat duela jakin da, bifidus faktorea, Bifidobacterium-en hazkuntza eragiten duena.

Bifidobacterium oso garrantzitsua da ume jaioberrien osasunerako, heste lodian azidotasuna sortzen duelako (hartzidura laktikoa dela eta); azidotasun horrek beste bakterio patogenoen hazkuntza ekiditen du, infekzioak saihestuz. Hau da, besteak beste, pisuzko argudio bat bularra ematearen aldeko kanpainak sustatzeko ama berrien artean.

Helduentzat ere onuragarria da Bifidobacterium: heste infekzioak saihesteaz gain, alergietan ere eragina ona duela ematen du. Hori dela eta, jogurt askotan mikrobio hauen inokuluak gehitzen dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bifidobacterium Aldatu lotura Wikidatan