Big (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:29, 22 urtarrila 2016

Big (euskaraz Handi) 1988ko Penny Marshall estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko komedia filma bat da. Tom Hanks, Elizabeth Perkins, Robert Loggia eta John Heard aktoreek antzeztu zuten.

Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Tom Hanks) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Gary Ross eta Anne Spielberg).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Josh Baskin (David Moscow) hamabi urteko New Jerseyko Cliffside Park auzoko mutiko bat da, bere adineko neskatoak jaramonik egiten ez diotela eta gurasoekin gogaiturik heldua izatea amesten du. Gau batez txanpon batek truk desio bat ematen omen duen makina zahar batean txanpona bota eta bere desioa eskatuko du. Hurrengo egunean esnatu bezain azkar ispiluan goizero egiten duen legez aurpegia ikusten denean txunditurik heldua (Tom Hanks) dela ikusiko du. Halere, txanponaren beste aldea inongo eskarmenturik gabe mutikoak izan ohi ez dituzten helduen bizitzako ardura eta arazoei aurre egin beharko diela da.

Aktoreak

Kanpo loturak