Big Walter Horton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Big Walter Horton edo Walter "Shakey" Horton (Horn Lake, Mississippi, AEB, 1917ko apirilaren 6a - Chicago, AEB, 1981eko abenduaren 8a) Estatu Batuetako blues abeslari eta harmonika-jotzailea izan zen. Harmonikaren arloan berritzailea, esaldi leunak eta timbre bereziagatik ezaguna izan zen. Bere ibilbidean zehar musikari askorekin jo zuen, bai estudioan eta baita zuzenean ere. Normalean Memphis eta Chicagoko guneetan aritu bazen ere, Europan jotzera ere iritsi zen.

Chicagon hil zen 1981 urtean bihotzekoak jota.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Soul of Blues Harmonica (1964).
  • Big Walter Horton with Carey Bell (1973).
  • Live at the El Mocambo (1973).
  • With Hot Cottage (1974).
  • Can`t Keep Lovin' You (1976).
  • Fine Cuts (1979).