Bigarren Gerra Mitridatikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bigarren Gerra Mitridatikoa
Gerra Mitridatikoak
15th century map of Turkey region.jpg
Anatoliako eskualdeak
Data K. a. 83k. a. 81
Lekua Asia Txikia
Emaitza Pontiar garaipena
Gudulariak
Erromatar Errepublika Pontoko Erresuma
Buruzagiak
Luzio Lizinio Murena Mitridates VI.a

Bigarren Gerra Mitridatikoa (K. a. 83-K. a. 82) Pontoko Erresuma eta Erromako Errepublikaren arteko hiru Gerra Mitridatikoetako bat izan zen. Bigarren gerra hau Pontoko errege zen Mitridates VI.a eta erromatar jenerala zen Luzio Lizinio Murenaren artean gertatu zen.

Lehen Gerra Mitridatikoa amaitu ondoren Silak Mitridatesi utzi zion bere erresumaren erregetza, garaitua izan zen arren. Murena Asian geratu zen gerran zehar Gaio Flavio Fimbriak zuzendutako armadaren zati izan ziren bi legioren buru. Murenak Mitridatesi bere armada berrarmatzen egotea leporatu zion eta Ponto inbaditu zuen. Mitridatesek garaitu zuenean, Murenak, egokiena, Silaren aginduak obeditu eta Mitridates eta bere erresuma bakean uztea zela erabaki zuen. Hala eta guztiz ere, ondoren Hirugarren Gerra Mitridatikoa gertatu zen.