Bigarren Gerra Serbila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bigarren Gerra Serbila, esklabo siziliarren Erromaren aurkako altxamendu bat izan zen, errepublikarrak garaile irten zirelarik. Gerra hau, K. a. 104 eta K. a. 100 bitartean gertatu zen.

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galia Zisalpinan ezarri ziren zinbriarren aurkako gerran, Gaio Mariok, errekrutatzeak ezartzea agindu zuen, barbaroen aurka borrokatzeko haina soldadu errekrutatu ahal izateko. Mariok, Nikomedes II.a Bitiniakoari laguntza eskatu zion, errege honek, laguntza ukatu zion, erromatar zerga biltaileek (publicani) bere lurraldea hainbeste esklabutu zutela, hau, laguntza armada bat mugitzea kosteatzeko gai ez zela argudiatuz. Arazoa konpontzeko asmoz, kontsulak, siziliar ereite zelaietan zerbitzatu behar zuten esklabuetako batzuk, askatuak izan behar zirela erabaki zuen, bitiniarrei langileak eman ahal izateko.

Zortzirehun esklabu inguru askatu ondoren, oraindik uhartean jarraitzen zuten gehienak altxatu ziren. Lehen borrokak, probintziako gobernariak, gelditzeko agindu zienean gertatu ziren. Altxatutakoen buru, Salvio agertu zen, Lehen Gerra Serbilean altxatutako esklabuen buru izan zen Eunoren bidea jarraitu zuen esklabu bat, bere eskubideengatik borrokatuz eta matxinadako buruzagi bezala hautaraziz. Salviok, Trifon izena hartu zuen; izen honek, bere jatorria, Diodoro Trifongan zuen, Seleuzidar Inperioko despota bat.

Esklabuek, armada nahiko handi bat eratu zuten, 20.000 infanteriako soldaduekin eta 2.000 zalditeriakoekin, ondo armatu eta entrenatutako beste talde batzuez gain. Akilio kontsulak, matxinada garaitu ahal izan zuen, bere armadan soldadu mordo bat galtzearen truke.

Sizilian gertatutako bigarren matxinada hau, esklabu siziliar eta italiarrek jasaten zituzten gehiegikerien ondorioz gertatutako esklabu italiarren matxinada sail baten zati izan zen.